St. Gallen (Suitza)
Platerra ematen du landare honen hostoa. Arin flotatzen du uretan. Berde argi eta distiratsuan galantki jantzita dago. Arrain bat edo besteri emango dio babesa, seguruenik.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Platerra ematen du landare honen hostoa. Arin flotatzen du uretan. Berde argi eta distiratsuan galantki jantzita dago. Arrain bat edo besteri emango dio babesa, seguruenik.
St. Gallen (Suitza)
Pareten barneko lorategietan beti dago uda giroa. Tenperatura hotzak kanpoan gelditzen dira. Landareen oparotasuna goren mailara eramaten da. Berdea berdeagoa da. Zuhaitz altua altuagoa da. Lorea are koloretsuagoa da. Urmaeleko landareek ere eskertzen dute.
Gossau (Suitza)
Bestaldeko munduaz jakinminez ari da hesi gainetik burua ateratzen. Begiak erabat zabaltzen ditu, hala nola sudur zuloak ere. Bere itxitura barneko asperduraz salbatzeko eskatzen ariko zaigu? Gorputz handia eta indartsu hori zelai eta larreetatik arin lasterkan ibiltzeko egina dago. Leku itxi horretan bizi pozak aldegiten dio.
Gossau (Suitza)
Aurpegi tristea al dauka zaldi honek? Ez da izango itxura sendoa eta larruazal ederra ez duelako. Ez da izango handia eta indartsua ez delako. Izango al da hesiaren alde batean bizitzera behartuta dagoelako? Horri emango al dizkio buelta bat eta gehiago bere buru luze horretan?
Gossau (Suitza)
Zaldi txiki honek bisitariongana jakin-minez hurbiltzen zitzaigun. Jateko bila gehiago fereken bila baino zihurrenik. Itxura polita eta zaindua dauka. Ez soilik ilaje luzea eta ongi orraztua, zuri-zuria ere badu. Honek erakarri gaitu guri gehienen, laztandu ahal izateaz gain, noski.
Negua pausoka aurrera doa gure trena bezala. Egunak laburrak eta ilunak dira. Elurra ez du ari izan oraindik. Naturaren koloreek grisetik daukate. Belarra laburra da, lorerik gabekoa, kolore gabekoa.
Gossau (Suitza)
Borroka eta jolasa, jolasa eta borroka, nahasten dira familia kontuetan. Ahaidearekin elkarbanatu dena eman gabe da kontua. Ez da asunto serioa, burruka erritual batekin konpondu ezin dena.
Gossau (Suitza)
Lanpetuta dago ostruka lumak atontzen. Egunero egiteko lana da itxura ederra manten dezaten. Lepoa erabat luzatu eta okertu behar du txoko guztietara heldu ahal izateko.
Gossau (Suitza)
Kaixo ostruka maitea. Lepo luzeari esker burua hesiaren gainetik erakusten duzu. Begi handiak dituzu kaskezur txikirako. Kasketa gaineko luma txiki grisek orraztu gabeko ile finak ematen dute.
Gossau (Suitza)
Txori erraldoi honek aintzineko kondaira batetik etorritako izakia ematen du. Tamaina handikoa izanagatik, hegaztien bestelakoa ematen du. Hanka gihartsu horiek ez dute ezta animali hegalari handienaren hatzaparren itxurarik.
Gossau (Suitza)
Hiru hegazkin hiru hodeien parean hegaz. Ondo-ondoan doaz. Garai bateko handitasuna ekartzen dute gogora. Hegaz egitea zaila eta arriskutsua zeneko garaia.
Gossau (Suitza)
Zer dute pizti txiki horiek? Jolasean ari dira edo sesio bizian? Batek daki. Zaila zaigu guri erabat ulertzea. Bestelako animaliak gara gu.
Gossau (Suitza)
Surikata txikiok bizi-bizi ibiltzen dira alde batetik bestera beraien sail barruan. Jakinminez edo, momentu batez guri begira gelditzen dira baina laster ekiten diote berriz beraien gauzetara iharduten.
Gossau (Suitza)
Kaixo pauma. Hago lasai. Momentu bat baino ez gara egongo hemen. Gure bideari jarraituko diogu gero eta zu zure horretan jarraitu ahal izango duzu.
Gossau (Suitza)
Pauma honek luma luze pertxentak zabaldu ditu. Gu txunditu nahiko gintuen. Jende arrotza andana ikustearen zirrarak eramango al du honelako jarrera hartzera?
Gossau (Suitza)
Pauma har bat ederra da. Ederregia iruditu daiteke. Izan ere, horrenbeste liraintasuna batera biltzea ez da erraza. Deabruarekin tratua egingo al zuen?
Gossau (Suitza)
Belarri handiko azeria harrituta ematen du guri begira. Ez al da ohituko bisitari arrotzak bera bisitatzeko hurreratzen ikustera? Apenas nabari zaio jakinminik. Zuhurtasuna dario, ordez.
Gossau (Suitza)
Leihoaren bestaldean dortoka berde handi bat pauso geldoez doa. Nora ariko da joaten? Bazkaltzeko garaia izan daiteke edo besterik gabe egun lasai bat aurkitu nahiko du.
Gossau (Suitza)
Bisitariengandik ezkutatzen da azeri txikia. Bakarrik egon nahi du. Itzalen eta harrien artean lasaitasuna bilatzen du. Jatorrizko bizitokia duen basamortua faltan botako al du. Hango bizimodu soila baina baketsua gogoan izango al du.
Gossau (Suitza)
Buruz behera begira dago. Astiro mugitzen da. Atentzioa ez du deitu nahi. Ez gurea ezta balizko harrapakariena. Begi bakoitzak alde desberdinera zuzenduta dago. Kameleoia animali berezia da zinez.