Montreux (Suitza)
Eliza ondotik pasatzen den kalea edo ataria al da? Gauza biak da kasu honetan. Harria dago nonnahi tarte honetan, hormetan, kolumnetan, sabaian eta lurreko diseinuan.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Eliza ondotik pasatzen den kalea edo ataria al da? Gauza biak da kasu honetan. Harria dago nonnahi tarte honetan, hormetan, kolumnetan, sabaian eta lurreko diseinuan.
Montreux (Suitza)
Itzalen artean erdi ezkutatuak gelditu dira herri honen kaleak. Eguerdiko eguzki gogorrak, soslai gogorreko itzalak ere sortzen ditu. Paretak berriz ilun eta argiz margotuak gelditu dira.
Montreux (Suitza)
Errepidea pixkanaka jeisten doa mahastien artean. Alboetako paretek soroak ezkutatzen dituzte. Soilik helmuga den herrixka ikus daiteke urrunean. Oraindik urrutiago lakuaren ur lasaiak eta mendikate erraldoia ageri dira.
Montreux (Suitza)
Lore more txikiak sorta handietan hazten dira. Batak bestearen beharra izango du hobeto hazteko edo. Erleen gozamenerako heldu dira. Intsektu txiki nekaezinak ariko dira dagoeneko zelaiz-zelai, lorez-lore, polen preziatuaren bila dantzan.
Montreux (Suitza)
Herrenkada luzeetan hoberen garatzen dira vines. Mahats ugari sor dezaten jartzen dituzte modu honetan. Hostorik ez dute oraindik baina udaberri garaiko adurra nabaritzen da dagoeneko. Lore txiki moreak han eta hemen indarrez hazten hasiak dira.
Montreux (Suitza)
Mahatsondoa negutik esnatu berri da. Oraindik hostoak hazteke daude baina urtaroko indarra dagoeneko lurretik eta sustraietatik barna heltzen hasiko zitzaion. Laster ernamuin berde txikiak adar bigunetan eta hosto berde distiratsuetan bihurtuko dira.
Montreux (Suitza)
Makilekin sortutako ilada perfektuetan banatzen dira mahastiak. Errenkadak aldapari goitik behera eta denak lakuari zeharka begira daude. Laster udaberriak ekarritako indar berriarekin hasiko dira hosto berriak eta lore koloretsuak han eta hemen ikusiko dira.
Montreux (Suitza)
Etxeak goian utzitako zuloan zehar urruneko zerua ikusten da. Etxearen behekaldeko zuloan pasabidea dago. Eskilarak eta tunela osatzen dute. Nahiko lekurik ez da egongo estu eraikitako herri honetan.
Montreux (Suitza)
Lauki itxurako harriak, trapezoide tankerakoekin nahasten dira. Guztiak porlanez ondo lotutak gelditzen dira bata besteari eta denak lurreko oinarriari. Horma sendo honek nekazaritza emankorra ahalbidetzen du lurzoru emankor honetan.
Montreux (Suitza)
Urak aurkituko du bere bidea, ubidea kasu honetan. Ederra prestatuta dago euriak ekarritakoa erraz jeitsi dadin aldapetan behera.
Montreux (Suitza)
Aldapa leuntzeko bidean terrazak eraiki behar eta sekulako harrizko paretak eraiki dituzte. Gero bertaratzeko eskailera bidea estua eta pikoa da. Lur eremurako sarrera atea zabalik gelditu da. Ez dirudi ezer gordetzeko beharrik ikusten duen hemengo jabeak.
Montreux (Suitza)
Maila estuak. Eskaileraren goiko partean mahastiak hazten badira, hau izango al da mahatsak jasotzeko bide bakarra? Zaila izango da hemen lan egitea.
Montreux (Suitza)
Ahate bi hauek martxa ona daramate ur gainean igerian. Atzean uhina uzten dute. Triangelu itxurako olatu koskorra beraien bidea markatzen du. Gauaren hurbiltasuna sentituko dute eta azken paseoan irtengo ziren lotarako lekua aurkitu baino lehen.
Montreux (Suitza)
Zeruko argia pixkat amatatzen ari da. Gelditzen den argi apurrak ortzimugan kontrastea markatzen du. Lakuaren ertza dagoeneko ilun dago. Ez da jadanik leku bakarti eta basatia. Kaleko argiek urbanizazioaren seinale dira. Ia ur masa inguratzeraino heltzen dira.
Montreux (Suitza)
Moia txiki honek eserleku pribilegiatua da eguzki sartzea aurrez-aurre ikusteko. Bere liraintasunari ezikusiarena egitea zaila gaur bezalako egunetan. Ez dago gausentiaren kolore epelak ezkutatu dituen hodeirik. Lakuak ere ikuskizuna bikaintzen du, kolore festarekin bat eginez.
Montreux (Suitza)
Gausentian ez da untzirik kaira hurbiltzen. Bihar goizerarte portuaren inguruko txoko batean bilatuko du babesa, gauaren iluntasunari izkin egin nahian edo. Korridore honetan pilatuko dira bidaiariak goiza heldu bezain laster lakuaren beste aldera bidaiatzeko edo inguruak uretatik miatzeko.
Montreux (Suitza)
Errepide hestu honek mahasti itsasoa nabigatzen du. Bataren azpitik eta bestearen gainetik igarotzen da. Guztiak lotzen ditu beraien artean eta beheko herriarekin. Mahastizainarentzako arteria da. Mahats landareen gorputz honen barnean mugitzeko egina eta horretarako ezinbestekoa
Montreux (Suitza)
Mahatsondoek ez dute oraindik hostorik hazi. Beharko dituzte, bai, eguzkiaren indarra bereganatzeko eta mahats goxoak sortzeko. Alboan duten lakuak hezetasuna emango die eta inguruko mendiek euriaren laztan freskoa ziurtatuko diete. Udazkenean ikusiko dugu emaitza.
Montreux (Suitza)
Lasaitasun perfektu dario lekuak. Mahastiak nonahi daude eta ilada zuzenetan landatu dira gure ordenaren irudiari men eginez. Lakuak ispilu baten tankera isladatzen du gailurren irudia.
Montreux (Suitza)
Kai honek ez ditu gaurkoz untzi gehiagori arrera egingo. Hutsik gelditu da egunak iluntasunari ihes egingo balio bezala. Haizeak soilik mugiarazten du zerbait lekuan. Banderak bere lekuan ari dira ezker-eskuin, gora-behera, saltoka.