St. Gallen (Suitza)
Erdi-hustuta dago igerileku bihurtutako urtegi txikia. Elurra pilatu da ere eta izotzak ura ezkutatu du. Zer eta zein egongo da xafla zuriaren azpian? Arrainen batek iraungo al du negu gogorran zehar? Ez dago giro.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Erdi-hustuta dago igerileku bihurtutako urtegi txikia. Elurra pilatu da ere eta izotzak ura ezkutatu du. Zer eta zein egongo da xafla zuriaren azpian? Arrainen batek iraungo al du negu gogorran zehar? Ez dago giro.
St. Gallen (Suitza)
Aintzira eraiki, kaia gehitu, eserleku sorta ipini. Forma geometrikoak eta zorrotzak gainezarriak daude paisai natural eta leun honetan. Elurrak haiek ezkutatzen ariko al da? Sortu nahiko al du garai bateko baserri birgina?
St. Gallen (Suitza)
Goiz hotz batek argitu duenean ingurua zuri-zuria ikusi dugu. Gauak opari izoztua baina ederra ekarri digu. Aintzirak erabat estalirik gelditu dira. Kaia utzik dago eta egongo da, elurra joaten ez den arte. Inguruko soroak eta baratzak sasoi honetan soilik heltzen den bisitariak hartuta daude.
St. Gallen (Suitza)
Ez da harritzekoa teilatu osotik soilik tximinian faltan egotea elurra. Etxe barrua ongi epeltzeko berogailu indartsua behar da gaur bezalako egunetan. Ke beroa ez da elur hotzaren lagun. Ez dute biek bata bestearen ondoan egon nahi.
St. Gallen (Suitza)
Etxaldearen inguruko soroak erabat zurituak daude eta ez dute uda garaiko bizitasuna erakusten. Honek ez die edertasun puska bat ere kentzen. Natura erabat edo erdixka lotan dagoela, zaila da animalien joan etorriak ikustea edo fruitu zaporetsu eta lore usaintsu jasotzea. Atsedena hartzeko aldia da. Etorriko da lan gogorrerako sasoia.
St. Gallen (Suitza)
Elurreko arrastoak lerek egindakoak dira. Aldapan behera ibiltzeko leku ederra da magal hau. Ume eta nagusi askok hori jakin dute.
St. Gallen (Suitza)
Ez da bat erraz aspertzen pilatutako elurrak hartu ditzazkeen formak ikusten. Irin zuri-zuria bezala metatzen da geruzatan, behekoa ia ezkutatu arte. Ezkutatu baino edertzen du. Bizi berria ematen die ohiko itxura ezagunei. Ia ezezagun bihurtzen dira.
St. Gallen (Suitza)
Trena bere trenbidean zehar mugitzen da aldapan gora errepideari jarraiki. Ez du elur jasa batek metatutakoak erraz geldituko. Jendea hiritik mendialdera eta mendialdetik hirira garraiatzen jarraitu du. Abiadura betean egiten du aurrera, inoiz ez berandu izateko, inor ez atzean uzteko.
St. Gallen (Suitza)
Kono perfektua osatzen du zuhaitz honek. Adarrek elurraren pisuarenpean etsi diote. Eroriak izandakoren itxura daukate. Horrek ez dio edertasuna kentzen pinuari. Ondoko laguna, hostoz gabetua urtaro honetan, hobeto eusten dio bere itxura tente eta zabalari.
St. Gallen (Suitza)
Errekastoak nekez aurkitzen du lekua bere bideari jarraitzeko. Ezkutaturik gelditu da elur geruza lodi baten azpian. Hala ere, urak ez du erraz amore ematen. Garai hotzenetan ere isurtzen jarraitzen du, beti aldapa behera bilatuz.
St. Gallen (Suitza)
Elurra pilatzen joan da eta arbolak jan egin behar dituela ematen du. Enborra gutxinaka desagertzen joan da. Adarrak ezkutatu behar direla ematen du. Sastrakak ezkutatuak daude. Udako berdea neguko zuria bihurtu da.
St. Gallen (Suitza)
Basoa ixilik, mututurik, gelditu da negurako. Animalien hotsak itzali dira. Txorien txioak eta kantak faltan botatzen dira. Nahikoa lana daukate gaixoek, egunerako jana aurkitzen eta hotzetik babesten.
St. Gallen (Suitza)
Basoko jaun eder bat aurkitu nuen. Altua zen arbola bat bezala. Zabala zen zuhaitz bat beste. Biluzik zegoen, bere janzkera berde xamurra pertxenta falta zuen. Baina, jaka lodia zeraman. Jaka zuri bat neguko hotzenean janzteko.
St. Gallen (Suitza)
Luze, labur. Zuzen, oker. Gora, behera. Zeharka ere hazten dira enborrak eta adarrak. Hostoen ordez elurrezko estalkia darabil gaur. Gaueko hotzak eta inguruko hodeiek utzitako oparia.
St. Gallen (Suitza)
Adarrek profil iluna, ia beltza, daukate. Elurraren kolore zuri garbiaren ondoan kontraste infinitoa egiten dute. Forma organikoak dute adarrek eta ontzi bat bailiran bezala betetzen dira likido izoztu zurituarekin.
St. Gallen (Suitza)
Elurra pilatu da neguko goiz hotz honetan. Arbolen adarrek ere sentitzen dute bere pisua. Gauean barra-barra arituko zen. Zaindu hatsa aireak barruak ere izozten bait ditu.
St. Gallen (Suitza)
Elurra erruz pilatu da. Seinale da neguaren erdian gaudela eta bere gogorrenean heldua dela. Edertasuna gorenean dago ere. Elur pilek dena estaltzen dute paisaia berdinduz eta leunduz. Zuhaitzen adarrak substantzia zuriarekin apainduak daude. Itxura zoragarria eduki ere.
St. Gallen (Suitza)
Aldapan hazi da arbola eder bat. Ez du basorik osatuko baina zelaiari eta bertako izakiei bizigarri suertatuko zaie bere presentzia. Itzala emango die. Sustraiek jakiak erakarriko dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Hiri txiki honek elur azpian eman du neguaren parte handia. Ematen du dena geldoago gertatzen dela. Soinuak ere lausotzen dira. Hotzak kalera irtetzeko gogoa kentzen du.
St. Gallen (Suitza)
Hiri polita da. Bi mendiren artean kokatua eta ezarria. Ez dauka ibairik zentrutik pasatzen dena. Ordez, aldirietan haran estu eta baju batetan zehar doa ur korrontea. Mendi altuetako ura jaso eta erio batean heltzen da behekaldeko lurraldeetara.