Engelberg (Suitza)
Elurra soberan bota du eserlekua erabat estaltzeko. Apenas ikus daiteke alfonbra zuriaren azpian. Neguak bere lekua hartu du eta eroso dago, gelditzeko intentzioarekin.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Elurra soberan bota du eserlekua erabat estaltzeko. Apenas ikus daiteke alfonbra zuriaren azpian. Neguak bere lekua hartu du eta eroso dago, gelditzeko intentzioarekin.
Gais (Suitza)
Alfonbra goxoaren gainean pausatzen da puxika xamur bat. Leihotiko argiak itzal gogorrak marrazten ditu. Koskorrak argi-ilunak bihurtzen dira.
Lehmen (Suitza)
Iltzeak lotu zaizkio zurezko habeari. Beraien zuritasunak beheko material epela ezkutatzen du eta edertasun hotza ematen dio.
Engelberg (Suitza)
Herria xumea da baina lekua zoragarria. Horrek erakarri du jende andana honera, izan uda edo negua. Munduaren arazoak hemendik kanpo sentitzen dira. Mendi erraldoiek ematen dute hemengotasun sentsazioa. Honekin lotuta dagoen hangotasunak, buruhausteak non utzi erakusten digu.
Engelberg (Suitza)
Harrizko erraldoien ejerzito bana haran zabalaren muga bakoitzean kokatu ziren eta bertako bizitza kontrolatzen eta behatzen zuten. Neguan izotzez eta elurrez jantziak agertzen ziren eta udan alfonbra berde batekin biltzen zuten beren burua. Euri hodeiak etortzen zirenean beraien gailurrak orrazten eta ezkutatzen zituzten.
Engelberg (Suitza)
Gauean ilun dator eta hotza da. Hobe da barruko leku epel batetik ikustea egunaren joatea.
Engelberg (Suitza)
Gauak eten ditu elurreko jolasak. Etxerako bidean jarri gaitu denok. Neguko hotza gogor sentitzen hasia da eta ez dago giro. Hobe mahaiaren bueltan esertzea eta edari edo afari epel bat hartzea.
Engelberg (Suitza)
Etxe bat argi bat. Etxe eta kaleen argiek herriaren mapa bat irudikatzen dute. Gauean ere herria ikus daiteke honi esker.
Engelberg (Suitza)
Argiaren inguruan berpizten dira paisaiaren detaileak. Elurraren topografia eta zizelkatutako aztarnak nabarmentzen dira. Urrunago iluntasuna da nagusi eta detaileak azkar galtzen dira. Distantzian leihoetako argiak ageri dira. Afaria prestatzen ariko da norbait edo afal ostean erlaxatzen beste inor.
Engelberg (Suitza)
Haran osoan gautu du. Eguzkia bihar goizerarte gogorapen epela baino ez da izango. Ilunpean elurra eta izotza nagusi izango dira. Neguan horrela izaten da.
Engelberg (Suitza)
Elur zapalduak soilik erakusten du zer den bide eta zer den zelai. Eskerrak kaleko argiek oinezkoen bidea erakusten dutela. Horri esker, gaur eta egun ibiltzea posible da.
Engelberg (Suitza)
Lauso ikusten dira urruneko mendiak. Gaua datorrelako da. Iluntzen ari da pixkanaka eta begiak zorroztasuna galtzen du argiak ihesi doan heinean. Baina badakigu harrokazko erraldoiak bertan jarraitzen dutela eta bihar ere egongo direla. Ez gara larritu behar.
Engelberg (Suitza)
Kotxeak atzera eta aurrera jarraitzen dute gauak iluntasuna nonahi ezarri eta gero. Elurrak eta izotzak ere ez ditu geldiaraziko. Negu parteko ohiko bizilagunak dira eta horrela aitortutak daude. Zergatik haren kontra borrokatu norberaren bizitzarako beharrezkoak direnean?
Engelberg (Suitza)
Argi artifizialak nabarmentzen dira egunaren argia apaltzen den heinean. Gauak kolore beltza dauka eta gure argiek kolore zuria gehitzen dio. Zuri-beltzeko garaia da gaua.
Engelberg (Suitza)
Kalean ilundu du eta behar da etxean gorde. Argi elektrikoak han eta hemen, edonon, ikusten hasi dira. Seinaleak dira norbait dagoela bere bizitzarekin jarraituz. Eguzkiak aldegin izanak ez du gure bizitza erritmoa gelditu. Beharbada, bestela izanda hobe izango zen gure mundu honen sostengarritasunerako.
Engelberg (Suitza)
Gaua heltzear dago. Hasi dira objektuen formak ikustezin bihurtzen. Eguzkiak ospa egiten duenean, elur berriena eta puruena ere belzten da. Gauak irauten duen bitartean, iluntasun sakona da nagusi.
Engelberg (Suitza)
Aldapan eraikia da auzune hau. Mendi magalak ikusi ditu etxe errenkada ugari eraikitzen. Lehen mendi altuko basoa zen eta pizti librez beteta egongo zena. Gaur egun, porlanezko eraikuntza sendoez eta gizakiz bete da.
Engelberg (Suitza)
Sarrera honek, barrurako pasabide honek, ondo jan eta hobeto lo egiteko aukera bat eskaintzen du. Kanpoan geratuko dira hotza eta iluntasuna. Ez dira sartzera gonbidatuak elurra eta izotza.
Engelberg (Suitza)
Ez dago giro kalean. Barrurako dago hobeto. Bertan epel eta goxo edari bero eta jaki zaporetsua har daitezke. Eguneko pasadizoak gogoratu daitezke edo biharkoak prestatu. Argi artifizialapean epel eta ederki egoteak lasaitasuana eta gogoetarako gogoa dakar.
Engelberg (Suitza)
Ari da eguna erretiratzen. Gauak hartuko du bere lekua. Tartean ingurua bistaz galtzen ari gara. Iluntasuna gailentzen ari da pixkanaka. Bihar goizerarte mendietan eta basoetan hotzak eta izotzak oraindik nagusitasun handiagoa izango da.