Appenzell (Suitza)
Zelai honek udazkenaren zantzuak dauzka, baina urruneko gailurrek ez dira momentuz zuritu. Urtaro hotzak ez du oraindik indar nahikorik hartu udako gogorapenak erabat ahultzeko.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Zelai honek udazkenaren zantzuak dauzka, baina urruneko gailurrek ez dira momentuz zuritu. Urtaro hotzak ez du oraindik indar nahikorik hartu udako gogorapenak erabat ahultzeko.
Appenzell (Suitza)
Hosto lehorrek zoruan sakabanatuta bukatu dute haizeak edo jendeak bultzatuta. Udazkeneko arbolen adarrek ezin diote gehiago eutsi beraien pisu eskasari. Urteroko zikloa da, natura lotara doanekoa edo erdi hilda irauten duenekoa.
Appenzell (Suitza)
Marra zuriak, laukiak, lauki txikiagoak. Mota guztietako zeinuak egin dituzte patioko lurrean. Ezezagun zaizkigun jolas ugari daude leku honetan.
Appenzell (Suitza)
Eskola honetako patioak lekua soberan dauka jolasteko, bizikletan ibiltzeko, skatea erabiltzeko. Estalitako pergolak egun euritsuetarako leku ezin hobea da gainera.
Appenzell (Suitza)
Jolasteko unea dute umee batzuk. Larunbata izanda ere, eskolara joan dira. Arratsalde pasan baina. Ez dute libururik irakurtzeko intentziorik edo ikasgelara joateko gogorik. Momentuan nahiago dute bere gailuekin jolastea.
St. Gallen (Suitza)
Hartzen ari da natura arbola hilak utzitako lekua. Adarrak hasten ari dira alboetarantz, kuttuna duten argi printza denak harrapatzeko desioarekin. Enbor zaharra orain adar biziak inguratzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Baso barnean sortutako eta hildako erraldoi baten aztarna misterioz betea ikusten da sastraka eta adarren artetik.
St. Gallen (Suitza)
Eroritako edo eraitsitako arbola baten enbor ikusgarria agertu da bapatean. Handia izan beharko luke bertan hazitako zuhaitza. Piramide itxurako zuztar sendoa gelditu da oroigarri modura. Baso barrenean erdi galdua. Inguruan hazten zaizkionak kide zaharra gogoan izango dute denbora luzez.
St. Gallen (Suitza)
Basoan barrena argia eta itzalak nahasten dira enbor eta hostoen artean. Horiek ez dira izango ezkutatzen diren bakarrak, zoru azpian eta txoko ilunetan animali, landare eta era guztietako izakiak aurki daitezke.
St. Gallen (Suitza)
Urak xafla ematen du. Leun-leun dago. Inguruak kopiatzeko erabiltzen du eguzkiak. Kopia ona da, baina buruz-behera egindakoa. Bizi garen munduaren egoeraren ispilu fidela eta irudi eguneratua izango al da?
St. Gallen (Suitza)
Udazkeneko kolore biziak protagonista bihurtzen dira. Arboletan daude. Lurrean daude. Uretan isladatzen dira. Zerura hedatzen dira haizeak jotzen duenean.
St. Gallen (Suitza)
Urtegi txikia beterik dago. Bere ura eman behar ez duen bitartean iraungo du itxura polit honekin. Udazken kolore galantak isladatzen dituen ur xafla lasaia da orain. Igel urrien babesleku bihurtu da eta ahate gutxi batzuren etxea da ere.
St. Gallen (Suitza)
Udazken garaia ezin da nahastu neguaren natura geldoarekin edo udako betiereko berdetasunarekin. Hosto erorkorreko zuhaitzak kolore beroekin janzten dira aldi baterako. Sasoi oparo baten amaiera ospatzeko intentzioarekin edo.
Simplon (Suitza)
Hodei horiek airean eraikitako gazteluak ematen dute. Geldiro mugitzen dira zeruan. Bistan da, halako guztiak ez direla arinkeriak. Hauek nahikoa ederrak dira. Gustora egoten gara beraiei luzaro begira.
Simplon (Suitza)
Nola hazi diren hodei horiek. Laster pilatzen duten ur andana askatzeko prest egongo dira. Beharbada, arratsaldea ez da izango erabat lasaia.
Simplon (Suitza)
Bidea badoa edo badator. Goizeko argi ahulak justu ikusten usten du noran doan. Haratago dagoena, oraindik misteriotsua da. Ilun ageri zaigu. Soilik zeru gaineko hodeiak jasotzen dute nahikoa argi.
Simplon (Suitza)
Goizean goiz altxatu eta egusenti zoragarria eskeini digu egun hasi berriak. Gailurrek eguzki errainuak jaso dituzte, beheragoko hormak eta haranaren parte handiena itzalean dirauen bitartean. Kolore horixkek liraintasuna gehitzen diote paisaiari.
Simplon (Suitza)
Lore bakartia belar artean hazita. Ari da, udari esker, epeltasuna baliatzen bere bizi zikloa betetzeko. Laburra du, hasi eta buka, bere sasoia. Hurrengo urtean, landare berak beste lore diferente bat baina hau bezain ederra sortuko du.
Simplon (Suitza)
Leku hauek ezagutzeak bidai bat merezi du. Gailur erraldoiak, udako elur betierekoa, belardi zabalak, haize freskoa eta giza istorio interesgarriak. Guzti hauek aurkituko dira honelako bezalako lekuetan.
Simplon (Suitza)
Haran honek inguruko gailurren babesapean bizi da. Altueraren gogortasuna neurri batean xamurtuko da. Lekuaren edertasunagatik ez bada ere, pena merezi du aldapan gorako bidea hartu honeraino heltzeko.