Müstair (Suitza)
Zipriztin geruza fina jauzi egiten da pixkanaka malda bortitzan behera. Lurra gogor jotzen du bere txikitasun indartsuarekin. Harri sendoa gutxika higatzen du, likido itxura gabearen tankerako itxura hartu arte.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Zipriztin geruza fina jauzi egiten da pixkanaka malda bortitzan behera. Lurra gogor jotzen du bere txikitasun indartsuarekin. Harri sendoa gutxika higatzen du, likido itxura gabearen tankerako itxura hartu arte.
Müstair (Suitza)
Ura barra-barra erortzen da mendien gailurretatik. Elur eta izotza ez da faltako likidoa datorren lekuan. Udaberri edo udako beroa nabaritu eta saltoka eta zipriztinka hasten da. Jolasti hasten da aldapan behera jeisten.
Müstair (Suitza)
Alfonbra berde leuna eta samurra dirudi zelai honek. Inguratzen duten mendien itxura basati eta indartsuaren aldean, belardiak bigun ematen dute, erraldoiez inguratutako ipotxak.
Müstair (Suitza)
Gurpil txikiak hodia zabaldu edo ixten du. Ura pasatzen uzten edo ura igarotzen eragoztea da bere egitekoa.
Müstair (Suitza)
Ureztatzeko sistema berezia darabilte bailara honetan. Ureztatze sistema auzolanean mantentzen da eta herritar guztiak baliatzen dute lurrak blaitzeko.
Müstair (Suitza)
Ura azkar mugitzen da harrien artean. Uda erdiko argia eta landareen itzalen artean mugitzen da. Bere soinu eztiak belarriak goxatzen ditu.
Müstair (Suitza)
Adar erori batek bukatu du bere bidea ibaiertz honetan. Behintzat, momentuz hortxe geratu da. Hurrengo ur oldarraldi batek ubidean behera bidali dezake.
Müstair (Suitza)
Xaflak bata bestearen ondoan jarrita egiten da bidea. Egurrezko zubi xumea nahikoa da errekastoa gurutzatzeko.
Müstair (Suitza)
Zubiaren ilunpetik igarotzen da orain ura. Hemen ere lekuak iluntasunarekin laztantzen du.
Müstair (Suitza)
Ilunetik heltzen da ura. Landareek ezkutatzen dute likidoa erreka ondoko tunela sortuz.
Müstair (Suitza)
Ikusi urazpian dauden harri txintxarrak. Ikusi urak inguratutako harriak. Ikusi nola urak bere bidea bilatzen duen beraien artean.
Müstair (Suitza)
Urak bere lasterketaldian harriekin jolasten da, burbuilak egiten ditu, zurrunbiloetan jostatzen da. Likido sinplea da ura, baina saldo handienaren bestelako aberatsa da bere jokamoldea.
Müstair (Suitza)
Erreka txiki hau harri pusken artean aurkitzen du bere bidea. Likidoaren indarrak egindako bideari eta eragindako higadurari esker isolatu ditu harri borobilduak.
Müstair (Suitza)
Goroldioa sortu da arboladi koxkor batean erreka bat zeharkatzen duen zubian. Egur gainean aurkitzen du leku ederra bizi eta sendo hazteko.
Müstair (Suitza)
Irudi hau lausoa baina bizitzaz betea da. Basa marrubi ederrak eskegitak daude landare oparoatik. Atzekalde argi batek kontraste zoragarria ematen dio aurreko izaki txikiei.
Müstair (Suitza)
Marrubi basatiak goxoenak izan daitezke ongi helduak daudenean. Kolore gorri bizia hartzen dutenean basoko perlak bihurtzen dira, perretxikoen baimenarekin.
Müstair (Suitza)
Lorea, masusta egingabea eta masusta gorri heldua. Masustok erabat egiteke daude baina dagoeneko erakartzen ditu intsektu gosetiak.
Müstair (Suitza)
Leihoa lorez ondo apaindua dago. Uda erdian itxura ederra hartu du. Krabelin gorriek alaitasuna eta argia ekartzen dute etxera. Hormaren kolorea eta bere apaindurekin ondo jotzen du. Ederki jarritako apaindura da hau.
Müstair (Suitza)
Lekuaren xarmak harrapatuta ari da emakumea argazkietan gordetzen bere inpresioak. Uda opor gogoangarriak ez ahazteko ahalegina al da? Edo momentuko zirrarak sortutako konpulsio hutsa?
Müstair (Suitza)
Kaleari begira dago gizona. Hurrengoa autoa noiz etorriko den zain edo. Uda partean trafiko kopurua erruz handitzen da eta xelebrekeriak ikusten dira errepideari begira egonez gero. Neguko egun geldoak eta asperra konpentsatzeko gogo biziak ekartzen du hau.