Hodei estaldura (Clouds cover)

Höher Kasten (Suitza)

Hodeiek lautadak estaltzen dituzte. Zerumugaraino hedatzen dira eta behe aldeko baserria eta goialdeko mendialdea banatzen dituzte. Alfonbra zuri bigun batek banatzen ditu.

Naturaren indarra (Force of nature)

Höher Kasten (Suitza)

Mendia eta basoak indartsuak dira. Gogorrak dira harria nagusi den lekuetan. Biguna da loreak eta goroldioek fintzen dutenean. Misterioz beteak daude beti.

Hodei itsasoa eta eguzkia (Cloud sea and sun)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei itsasoa zabala, misteriotsua eta zuria da. Baina eguzkia oraindik altuagoa eta argiagoa da.

Hodeiak eta tontorrak (Clouds and summits)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei itsasoak tontorra jan behar du. Edo itxura hori ematen du.

Gailurraren handitasuna (Greatness of a summit)

Höher Kasten (Suitza)

Mendi baten gailurrean bakoitzaren txikitasuna erabat nabari da. Mendia handia da. Hodeiak zerumugaraino hedatzen dira. Bakoitzaren lekua munduan ezagutzeko bidaia ere bada.

Hodei trinkoak (Dense clouds)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei multzo trinkoa desberdin ikusten da gainean edo azpian izanda. Behean egonda iluntasuna, goibeltasuna dena, argi eta edertasun bihurtzen da goian izatean.

Ahuntza taldea (Goat herd)

Speicher (Suitza)

Ahuntzek ere utzi dituzte atzean mendiko larreak hurrengo udaberrirarte. Goi larreetako belar samurra utzi eta kaleetan zehar asfalto gainean ibiltzen dira. Mendi gainetan marmoten eta arranoen artean bizi ziren. Orain gizakiak aurkituko dituzte edonon.

Abeltzain indartsua (Strong countryman)

Speicher (Suitza)

Gizon indartsua menditik jeitsi berria da. Bizarra jantziko balu, Olentzeroren itxura ere hartuko luke. Baino ez da Gabon garaia. Udazken hasiera da, eta abereak mendiko larreetatik baserrira jeitsi ditu.

Gizon abeslariak (Singing men)

Speicher (Suitza)

Arropa ikusgarriak jantzi, kale erditik kalejiran ibili eta abestu. Ikuskizuna sortzen badakite gizonok.

Umea eta ahuntzak (Boy and goats)

Speicher (Suitza)

Ume ahuntz zaintzailea ere batu da kalejirara. Bere ahuntzek beste abereak gidatzeko baino zailagoak direla ematen du. Baina honek ez dio lanari beldurra.

Simetria eta sinpletasuna (Symmetry and simplicity)

Speicher (Suitza)

Simetria eta sinpletasuna ere edertasuna dira. Ez da gehiago behar zentzumenei gozararazteko.

Behi ibiltaria (Walking cow)

Speicher (Suitza)

Trenbidea igaro trena ailegatu baino lehen, behi eder hori. Ttipi-ttapa zatoz mendi larreetatik beheko herriraino. Gogoa edukiko duzu zure bidea bukatzeko. Eskerrak laster ikuilura helduko zarela. Hartu ezazu aatseden on bat.

Behizain taldea (Cowherd group)

Speicher (Suitza)

Behizainok lagunekin egin dute menditik beherako bidaia. Batak besteari lagunduko dio abereak gidatzen eta dominatzen. Makil labur bat eskuetan daramatela, moldatuko dira animalia zuzen eramaten.

Bidaiaren bukaera (End of the trip)

Speicher (Suitza)

Bidaia luzea doa eta nekea nabari da abeltzainengan zein animaliengan. Lore koroak eta joare pisutsuak eraman beharrak ez die batere laguntzen behi gixajoei. Eskerrak dagoeneko etxetik gertu daudela.

Hanka indartsu, bizkar sendo (Strong legs, robust back)

Speicher (Suitza)

Hanka indartsuak, bizkar sendoak. Horrelakoak dituzte gorputzaren atalak abere handi hauek.

Behizainaren lanak (Busy cowboy)

Speicher (Suitza)

Behizaina adi dago abereek zer egingo duten zaintzen. Ikuilurako bidea galdu ez dezaten arduratzen da.

Behi baten anatomia (Anatomy of a cow)

Speicher (Suitza)

Gorputz sendo bat, esnea eta txahalak emateko sortua eta moldatua.

Haurrak jolasean (Playing kids)

Speicher (Suitza)

Neska – mutilek parte hartzen dute kalejiran. Bere arropa bereziak soinean, lanean eta jolasean egoten dira. Luzaroan gogoratuko dute egun hau.

Behien harridura (Surprised cows)

Speicher (Suitza)

Abereak ari dira igarotzen. Bata bestearen atzetik datoz eta denek urduritasunez begiratzen gaituzte.

Behizainak (Cowherds)

Speicher (Suitza)

Behizainok, unaiok, udako lan googorra bukatu dute. Aldi baterako ez dituzte egun luze gehiago emango mendiko bordatan. Herrian pasatuko dute eguna eta animalia zaintzeaz gain, bestelakoetan ibili ahal izango dira.