Gossau (Suitza)
Ez dirudi suge hau kamera ikusteaz pozten denik. Kamerak, baina, bera maite du. Koloretsua, distiratsua, leuna eta hotza. Ezaugarri hauek laburbiltzen dute, animali honen erakargarritasunaren arrazoia.
Eguneko argazki bat
Gossau (Suitza)
Ez dirudi suge hau kamera ikusteaz pozten denik. Kamerak, baina, bera maite du. Koloretsua, distiratsua, leuna eta hotza. Ezaugarri hauek laburbiltzen dute, animali honen erakargarritasunaren arrazoia.
Gossau (Suitza)
Jolastia da tximino hau. Janari puxka bat ikusiko zuen nonbait ezkutatuta eta haren bila nola joan pentsatzen ariko da. Edo beharbada, kideren baten tximinokeriei adi egongo da. Berarentzat, guretzat ez bezala, esanahia eta berezko interesa izango dute.
Gossau (Suitza)
Arratoi tankerako karraskari honek kamerari begiratzen dio, kamerak berari begiratzen dion bitartean. Mundu berri batetan ikusi du bere burua animalia gixajoak. Ez du ezer ulertuko. Dena desberdina da. Arrotza bera bezalako izaki txiki batentzat.
Gossau (Suitza)
Benetako kolore festa da animalia hau. Horregatik edo, loro koloretsu honek denbora hartzen du lumak bere lekuan jartzeko.
Gossau (Suitza)
Nagia zinez berezia da. Hain mugitzen da astiro zein bizirik dagoenik dudatan jar daitekeen. Nola ikusiko eta sentituko du mundua, halako bizimodu berezia duen animali batek? Nola babesten du bere burua behar izanez gero. Galdera hauek borbor batean jartzen dute nere muina, animali honen ibilkerari so nagoela.
Gossa (Suitza)
Inguruko zoruaren iluntasunari esker argi ikusten da iguana honen begirada zorrotza, bizkar gandorra eta buztan sendoa. Aurpegikera ez da lagunkorra, baina narraztiak ez dute inoiz itxura adeikorra. Ez dute beraienganako hurbiltasunik sentiarazten.
Gossau (Suitza)
Krokodrilo txiki honek kumea ematen du baina hala ere ez nuke nere eskua berarengandik hurbil ahaztuko. Ziur nago, jateko gogoa ez duela galdu xumea izateagatik. Horrela izanda ere, animali benetan berezia da. Bere larruazala, beltz kolorea du nagusi, eta garratza eta gogorra dela ematen du. Oskola baten tankera hartzeraino ia.
Gossau (Suitza)
Zein gordetzen da oskol honen barruan eta harri haren azpian? Dortoka txiki eder bat! Inguruko harearekin erdi ezkutaturik apenas ikusten da. Hala nahiko zuen animalitxoak, lasaitasuna eta segurtasunaren bila zegoela.
Gossau (Suitza)
Musker hau lasai dirau. Egoteko leku egokia aurkitua izango da eta ez du mugitzeko presarik izango. Begiak erdi itxita dauzka ere, erdi lo egon daitekelaren seinale. Amets on musker jauna!
Gossau (Suitza)
Musker koloretsu hau pixkat lotsatia da. Edo besterik gabe, ez du gure konpainia gehiegi atsegin. Guri zeharka begira eta azkar joan da ezkutalekua bilatzera. Guk utzi dugu lasai joaten, azken finean, gu bere etxea bisitatzera etorri bait gara, baimenik eskatu gabe.
Chur (Suitza)
Plaza zabalek erraz ematen dute bakardadearen itxura. Festa egun batean, nekez bilduko nahikoa jende leku honi bizitasuna emateko. Argidun arbola, gabonetako arbola, lekuaren erdian apenas da kapaz lekuari berotasuna gehitzen.
Chur (Suitza)
Alde zaharreko kale honetan harria da nagusi. Harri koskorrak lurra osatzen eta harlauza handiagoak etxeen hormetarako.
Chur (Suitza)
Etxe txiki eta bitxi honek itxura ederra dauka. Eduki du berrikuntza zabala eta indar berria eman dio.
Chur (Suitza)
Panpinak txano eta bufanda koloretsua jaso du. Itxura pertxenta dauka eta dendaren leihoa egoki apaintzen du.
Chur (Suitza)
Akerrak adarrak okerrak ditu. Harrizko akerrak iturri gainean datza. Iturriak urarik ez dario. Iturria harriz egina dago. Eskualde honetan akerrak eta harrizko mendiak lekuko sinboloak dira.
St. Gallen (Suitza)
Elurra erruz metatu da egunotako elur jasaren ondoren. Arbolek, etxeek, postontziek eta kaleko seinaleek ere gaineko zama ez dute erraz kenduko.
Chur (Suitza)
Gabonetako apaingarriak edonon ikus daitezke hiri askotako kaleetan. Ospakizunetarako garaian giroa sortzen dute eta irudi erakargarri eta misteriotsu ugari ere.
Chur (Suitza)
Liburu hau famatua da mundu ia osoan. Gehienek ezagutzen dute, askok erosi dute, eta zenbaitek irakurri ere egin dute. Horrela ez bada, elizetan irakur daiteke, eguneko errezoa egiten lagun zaitzan.
Chur (Suitza)
Jende xeheak ez zuen hemen esertzeko baimena izango. Soilik elizako partaideak eseriko ziren ziurrenik. Erlijioek ere klaseak sortzen dituzte.
Chur (Suitza)
Eraikuntza eder hauen barruan argia ez da beti soberan izaten. Argiak eta ilunak txandakatzen dira, inguruko leihoen kokapenen arabera. Arima zaintzeko, argia ez da beti ohizkoa. Barrura begiratzea lagunduko du ziurrenik.