St. Gallen (Suitza)
Lausotu da eguna eta gaua etorri bitartean giroa magiko kutsua hartu du. Iratxoak eta lamien zain gelditzeko lekua aproposa da hau.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Lausotu da eguna eta gaua etorri bitartean giroa magiko kutsua hartu du. Iratxoak eta lamien zain gelditzeko lekua aproposa da hau.
St. Gallen (Suitza)
Gau hasiera honetan argia dagoeneko urdin bihurtu da. Bakardadea nabarmentzen da inguruko soiltasunean. Landareen artean desagertzen hasia da etxola hutsean.
St. Gallen (Suitza)
Orga zahar hau bete eta gero ahaztuta geratu zen hemen. Hasi da dagoeneko landare hazi berrien artean desagertzen.
St. Gallen (Suitza)
Hara, urteak badauzka etxolak. 1700 urtekoa ez da izango da ba? 2000. urtean berritua izan omen zen. Ikutu batzuk beharko ditu berriro ere.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko txabolak aspaldi izango zuen azkenengo bisita. Belarra eta landarak libre hazten dira. Inor ez dator leku hau bere horretatik ateratzera. Pixkanaka galtzen eta desagertzen jarraituko du.
St. Gallen (Suitza)
Zaborra pilatu du norbaitek txabola honen aurrean. Harraska zaharra, zurezko leiho zuria. Etxea berriztutakoan botatakoak ematen dute. Txokoa berezia bihurtu da, memoriaren galkortasunaren sinboloa.
St. Gallen (Suitza)
Ahate hori eta distiratsu honek oinezkoak behatzen ditu begi handi borobilekin. Denbora luzea eman du hemen, txokoa bera bezala ahaztua, erakusleihoak hutsik egotearen itxura bait du.
St. Gallen (Suitza)
Erakusleiho honetan joku polita egin dute. Oholezko jostailu zahar bat, ume batek ahaztuak, leihotik kanpora etengabe begira egotera behartu dute, berriro ere ahaztean.
St. Gallen (Suitza)
Gautu da, erlojuak zazpiak baino erakusten ez badu ere. Hirira gaua goizegi heltzen da neguan. Kaleak beteak behar dutenean, dendetatik sartu eta ateraka, kafetegiak eta tabernak marmarrez beteak.
St. Gallen (Suitza)
Profilak baino ez dira gelditzen ikusgai. Arbolen adarrena, etxeena eta zutoin bakan batzuek han eta hemen.
St. Gallen (Suitza)
Zerua zabal dago, hodeiak luze dira eta arratseko eguzkia erortzen doa. Zeru koloreak epeltzera egin dute eta itzalak bazterretetatik ihes egin dute, leku denetara hedatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Euri hodei gutxi batzuk pasatzen dira baina bere karga beste nonbaiten utzi behar dute. Hurbil dagoen gaua hezea gerta daiteke hodei hauek iragartzen dutenaren arabera.
St. Gallen (Suitza)
Argia eta iluna nahasten hasten dira pixkanaka. Helduko da momentu bat non ezin diren bata bestearengandik bereizi. Pixkanaka, baina, ilunak irabazten du arratsa gaua bihurtu arte.
St. Gallen (Suitza)
Kaleko argiak gaua datorren heinean pizten doaz. Zerua iluntzen den bitartean, argiak agertzen dira han eta hemen, kaleen gainean eskegitak.
St. Gallen (Suitza)
Goian zeru urdina geroz eta ilunagoa eta behean kale argi laranjak. Gaua gauago ematen du. Koloreak lausotzen dira eta jendea bere baitara biltzen da kaletik ibiltzen doalarik.
St. Gallen (Suitza)
Negu egun berantiarrek udaberri usaina hartzen hasten dira. Lore jaioberriak, adar biluzietan kontrastea sortzen digute. Animaliek, baina, oraindik faltan bota dute egun luze eta epelagoen goxotasuna.
Appenzell (Suitza)
Bidegurutzeek ziurgabetasuna sortzen digute. Zein da bide hobeagoa? Non gozatuko dut gehiago nola gogoa hala zangoa jartzen?
Appenzell (Suitza)
Paisaia beti da anitza, beti dakar zeozer berri eta horregatik irauten dut nik hari begira nere leihoko eserlekutik.
Appenzell (Suitza)
Eguzkia ezkutatu da hodeien artean. Printzak batzuk baino ez dute ihes egiten.
Appenzell (Suitza)
Pinuen profila erraza da errekonozitzen. Mendi giroan ohikoak dira, giro hotzean ondo moldatzen bait da arbola mota zahar hau.