Appenzell (Suitza)
Ez da akitzen bat neguaren eta elurraren forma beti berriak behatzen. Bere sekretuak eta misterioa ulertu eta xurgatu nahiean edo.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Ez da akitzen bat neguaren eta elurraren forma beti berriak behatzen. Bere sekretuak eta misterioa ulertu eta xurgatu nahiean edo.
Appenzell (Suitza)
Hotza eta elurtsua joan da negua, mendi paisai polita utziz. Gogoa piztu eta arima arintzen du.
Appenzell (Suitza)
Tren gainetik irudiek eta pentsamenduek sarri lauso itxura dute baina sakontasuna eta malenkonia ere dariote.
Appenzell (Suitza)
Elurra hemen eta han. Tartean arbolak eta sastrakak adar biluztuekin eta atzekaldean harroka erraldoia nonahitik ikusgai. Mendialde paisai bete-betea.
Appenzell (Suitza)
Mendialdeko auzogune honetan etxalde bakanduak zelaiez inguratuak ageri dira. Bestela, zelaiak basoak eta erreka gutxi batzuk baino ez daude inguruan.
Appenzell (Suitza)
Arbolak, elektrizitate zutoinak, kableak, etxaldeak, elurtutako zelaiak agertu eta alde egiten dute. Atzekaldean, baina, mendikate erraldoia beti ikusgai ageri da.
Appenzell (Suitza)
Etxalde bakanduak, errepide zaharrak, elur printzak eta zeru hodeitsua. Neguko paisai betea baserriko edertasuna eta misterioa jasotzen duena.
Appenzell (Suitza)
Leihoa leku berrien agerlekua bihurtzen da trenak bere bidea hartzen duen momentuan. Epe labur baterako ez bada ere. Etengabe etorri eta joan egiten bait dute kanpoko paisaiek, herri eta hiriek edo pertsonek.
Appenzell (Suitza)
Trenean atzera etxeraldera goazela, eguna iluntzen ari da. Batetik neguko eguzki baxua eta motelagatik, bestetik zerua hodei beltzez bete delako.
Appenzell (Suitza)
Baserri etxea zahartua egonda ere, eskualde honetako, Appenzelleko, estiloa gordetzen du. Baserriaren egoeraren metafora bat izango al da, tren baten leihotik kale-kume batek ateratako argazki hau? Espero dut ezetz. Baserriak bizirautea merezi du.
Appenzell (Suitza)
Trenean bidaiean goazela paisai ederra ageri zaigu. Irudiko etxaldean, berriz, neguko bizitza ederra bezain gogorra izango da. Animaliak zaintzea edo baratza hurrengo sasoirako prestatzea lan zailak dira elurra nonahi dagoenean.
Appenzell (Suitza)
Negu hotza da aurten. Mendi gainetan eta haraneko zelaietan elurra barra-barra aritu du. Negu beteko giroan murgilduak gaude.
Appenzell (Suitza)
Ihauteri koloretsua ospatzen da herri honetan, hontza erraldoia eta guztiz. Neguko festa garrantzitsua da hemen ere, garai zaharretatik iraundu duena eta inoiz baino indartsuago ospatzen dena.
Appenzell (Suitza)
Hotza ari du edo ihauteri garaian gaude? Ume honek biak batera datozela aprobetxatu du bere janzkera moldatzeko.
Appenzell (Suitza)
Panpina mahai gainean gelditu da esperoan. Noiz haurtxoren bat berarekin berriro gogoratuko den esperoan.
Appenzell (Suitza)
Postrea bada bazkari on bat ospatzeko garaia. Aurrekoa gustatu ezkero, nola ez hartu azkenengo gutizia bat.
St. Gallen (Suitza)
Puntu argietan hazten da kaktusa inguratzen duen ile samalda. Haragia inguratu eta babestea izango du helburu. Buruan adatsa hazia duela ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Atseden hartzen ari dela ematen du, eguzki epelaren pean etzana.
St. Gallen (Suitza)
Kaktusa benetan da handia eta simetrikoa. Borobil perfektua eta arantza ilada pila ditu, bata bestearen atzetik hazten direnak eta landare osoa inguratzen dutenak.
St. Gallen (Suitza)
Dotorea leiho ondoan eguzki argia gosez jasotzen duen kaktusa. Enbor luze, kiribildua eta ilexkaz betea. Ile biguneen artean, baina, arantza gogorrak ezkutatzen dira.