St. Gallen (Suitza)
Beste paisai elurtua, etxebizitzak urrunean ikusten direla zeru urdinaren kontrara. Koloreak goxoak dira, elurraren zuria eta eraikuntzen marroixka argia nabarmentzen dira bereziki.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Beste paisai elurtua, etxebizitzak urrunean ikusten direla zeru urdinaren kontrara. Koloreak goxoak dira, elurraren zuria eta eraikuntzen marroixka argia nabarmentzen dira bereziki.
St. Gallen (Suitza)
Hara, argindar zutoina gurutzatu da bidean. Trenetik argazkiak aterata horrelakoak gertatu behar dira. Basoak, hala ere, edertasunik ez du galdu.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitz gainak itxura zapala dute, elurraren zamaren eraginpean. Basoak itxura berezia hartzen du, pinuen iluna eta elurraren argia nahastutak.
St. Gallen (Suitza)
Suitzako baserriko irudi polita da hauxe. Arbol iladak zelai zurituan eta zeru urdinaren aurrean kontraste polita egiten du.
St. Gallen (Suitza)
Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.
St. Gallen (Suitza)
Eguraldi honetan batek ezin du jakin kotxea piztuko den edo hotzean lotan geldituko den. Horri gehitzen bazaio elurra eta izotza, ez dirudi errepideetan gidatzeko egun hoberena denik.
St. Gallen (Suitza)
Oinatzek elur freskoan pasa den gaueko biztanleek utzitako arrastoa erakusten dute. Itzalek marrazten dute oinatzen forma.
St. Gallen (Suitza)
Neguko egunetan itzalak luzeak izaten dira. Pixkanaka laburtzen joango dira, baina bitartean hotza eta elurrarekin bizi behar da.
St. Gallen (Suitza)
Baserriko paraje honetan elurrak dena betetzen du. Belardiak alfonbra zuri baten pean gelditu dira, arbolek adarrak zurituak dauzkate eta hotza ez da gutxi. Non hobe leiho baten atzean baino?
St. Gallen (Suitza)
Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.
St. Gallen (Suitza)
Elur erori berria gauan zehar metatu da zoruan eta zuhaitzetan. Goizeko eguzki argia elur garbian isladatzen da eta elur gainazalak itzalak sortzen ditu.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitz adarretan eta harietan pilatu da elur zuria. Paisaia erabat aldatuta dago, edertasunaz eta misterioz betea.
St. Gallen (Suitza)
Trenbide ondoko etxean ez dago bakerik egun osoan. Trenak pasa eta pasa ari eta bakoitzean leihoetatik burdinezko trumoi hotsa sartu.
St. Gallen (Suitza)
Tori elurra. Elur askoko negua izan da hau eta nonahi pilatuta ikusten da.
St. Gallen (Suitza)
Tximeleta jostailu gogoeneko izango du ume honek, golkora lotuta bait darama. Koloretsua da baina elur artean irudi bitxia da. Ez al da hotz? Ez du kolorea galduko?
St. Gallen (Suitza)
Ze jolas, liburu eta panpin pila. Umeak jolasteko aukera nahiko dauka, epel-epel tapaki gainean egonda.
St. Gallen (Suitza)
Eguzki sartzeak zerua sutan jarri du. Bitartean, tren barruan leihoetako islada eta paisaia nahasten dira biak ezin bereizteraino.
St. Gallen (Suitza)
Lauso eta leun ageri da paisaia trenak bere bidea egin bitartean. Itzalak ematen dute gure bizitza arrunteko formek arratsaldeko azken argipean.
St. Gallen (Suitza)
Arratsaldea iluntzen ari da etxera bueltako bidean. Leihotik kanpo formak lausotzen dira. Trena azkar bidaiatzen da, herriak atzean utziz.
St. Gallen (Suitza)
Hosto idor hauek izkin batean pilatu dituzte iturriak sortutako uhinek. Beren kolore horixka, algen kolore berdearekin nahasten da eta biak zeruaren urdinaren isladetan galtzen dira.