St. Gallen (Suitza)
Gela handia, kolumna zabalekin, hornidurak barra-barra, kolore biziak. Halakoa behar du katedrale barrokoa. UNESCOk monumentu izendatuta gainera.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Gela handia, kolumna zabalekin, hornidurak barra-barra, kolore biziak. Halakoa behar du katedrale barrokoa. UNESCOk monumentu izendatuta gainera.
St. Gallen (Suitza)
Leihoa estua eta altua, katedrale neogotiko batean. Elegantea eta fina. Argi kontrastea sortzen du kanpoko argia eta barneko ilunantzea.
St. Gallen (Suitza)
Tutu zabal luzeak sabaiarantz luzatuz. Metala eta zura nahastutako diseinu galantaduna. Hornidurak urre kolorean. Organo aberatsa katedrale aberats baterako.
St. Gallen (Suitza)
Organo handia elizaren goietan jarria, soinua leku guztietara heda dadin, bere handitasuna leku guztietatik ikus dadin.
St. Gallen (Suitza)
Kandelak lauso, sua lauso, garra lauso.
St. Gallen (Suitza)
Ilada luzeak piztutako kandelez osatuak. Garrak haize korronteen menpe dantzan dira, argi kolore horixka igorriz.
St. Gallen (Suitza)
Kandela bakoitzaren argiak desira baten sua gordetzen du. Pixkanaka ahitzen doaz guztiak batera, norbaitek edo zerbaitek kasu egingo dien zain.
St. Gallen (Suitza)
Kandela zapalak piztuak desirez eta erregu apalez, jainkoren batek entzun eta bete ditzan.
St. Gallen (Suitza)
Eliza datozen bisitariak iladaka esertzen dira meza entzuteko zurezko eserlekuetan. Zurruna eta noblea da lehengaia, fina eta sendoa da emaitza.
St. Gallen (Suitza)
Elizan eseri eta itxaron. Itxaron mezari, itxaron gorputza berotu arte kanpoko hotzetik, itxaron elizako detaile guztiak absorbatu arte.
St. Gallen (Suitza)
Pulpitua urre koloretsuz apaindua, bada katedralearen aberastasunaren erakusgarri. Barroko nabarra pareta eta kolumna zuri monumentalen gainean.
St. Gallen (Suitza)
Eliza ez dago hutsik. Bisitariak daude, baina ez bakarrik. Fededunak ere badaude, bere beldurrak eta bizitzarako grina modu intimoan partekatzen.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak berriro protagonista. Zoru ilunaren gainean pilatutak. Bere koloreak harro erakutsiz, euri erori berriaren distira oraindik agertzen duten bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Feria eguna eta jendea erruz ateratzen da kalera. Eguna hotz dago baina konpainia ona, janari ugaria eta edari goxoak lagun, ez da beldurrik bueltatxo bat emateko.
St. Gallen (Suitza)
Animaliak arrastaka mugitzen du gorputza, geldiro uzkurtuz eta luzatuz. Bere biguntasunean harrigarri egiten da harri artean nabigatzen ikustea.
St. Gallen (Suitza)
Barea bere bideari patsadaz ekin eta badoa aurrera. Bidearen gorabeherak igarotzea mendiak bezala kostatzen zaio.
St. Gallen (Suitza)
Lurzuroa ari da hosto zikuz betetzen. Kolorea berdetik horixka eta marroira aldatzen dute eta basoak eta hiriak udazkenez janzten dute. Gure gogoa etorri behar den giro hotz eta egun laburretara egokitzen hasten da.
St. Gallen (Suitza)
Harri koxkorrezko zoruak, belar eta hosto eroriez ornatua, eguzkiaren argi horixka ongi hartzen du.
St. Gallen (Suitza)
Pausoak emanez egiten da bidea. Eguzki argia hanken artean pasatzen da lurraren kontra itzala sortu arte. Lauso edo argi beti aurrera urratsa emanez.
St. Gallen (Suitza)
Hostoen berdea, hildakoena laranja, zerua urdin, uretan islatuta. Hau dena, uhinek forma eta koloreak nahastuta.