Appenzell (Suitza)
Lasaitasunerako momentua da bidaia. Pentsamenduak erraz dariote eta gogoa lasai dirau. Bitartean treneko leihotik, goxo-goxo eserita, kanpoko paisai elurtua ikusten da.
Eguneko argazki bat
Biel (Suitza)
Produktu miragarriak ahoa zaintzeko omen dira hauek. Berrehun urte baino gehiago du formulak. Sorginek eginak edo? Ez, Frantziako erregea Louis XV zenarentzako egin omen zuen Julien Botot medikuak.
Biel (Suitza)
Zerua oskarbi abenduan, hotza seguru. Halere argia eskertzen da.
Biel (Suitza)
Jatetxe honek ez du bezero gehiago hartzen. Horren beharrean, pareta eta atea margoz eta graffitiz beterik ageri dira. Utzikeriaren seinalea bai, baina politak ere bai.
Biel (Suitza)
Burutakoak eta lepokoak erakusteko maniki beltz sorta polita hemen. Puntuz egindako txanoak eta bufandak erakusteko aproposak.
Biel (Suitza)
Fruta hemen salgai. Baita itxura ezin hobeko tipulak, berakatzak eta patatak. Eskura, norberak har eta hauta ditzan. Kanpoan festa denean ere behar da negozioa egin.