Biel (Suitza)
Goxo-goxo bueltak ematen eta jolasean. Umeak eta gurasoentzat, nebarrebentzat, familientzat ere dira zaldiko-maldikoak. Gabonak erraz ez ahazteko moduko esperientzia.
Eguneko argazki bat
Biel (Suitza)
Goxo-goxo bueltak ematen eta jolasean. Umeak eta gurasoentzat, nebarrebentzat, familientzat ere dira zaldiko-maldikoak. Gabonak erraz ez ahazteko moduko esperientzia.
Biel (Suitza)
Zaldiko-maldikoen xarma aspalditik dator. Garai batekoa den honek argi erakusten du. Hortzak erakusten ditu orgatxoak. Bueltak gogo biziz ematen dituzten haurrentzat aproposa.
Biel (Suitza)
Zaldiko-maldikoan bidaia ilusioa egiten die haurrei. Berokia, eskularruak, txanoa eta botak jantzi behar bada ere, gustora ibiltzen dira bueltak ematen euslekuari gogor eutsita.
Biel (Suitza)
Poni tuneatua hemen. Gabon ospakizunetarako elur-oreinaren falta, zergatik ez ponia erabili? Umeek maite dituzte eta paseatzeko primerakoak dira.
Biel (Suitza)
Zuhaitz handi zoragarria. Adarrak abaniko eran zabalik. Plazatxoa ezker eskuin neurtzen. Negua eta gero itzal zabala eta freskoa eskainiko digu.
Biel (Suitza)
Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.
Biel (Suitza)
Pinu orratzek soinean daramate izotz puxka mardulak. Goizaren hotzaren seinale argia.
Biel (Suitza)
Eguerdiko ordu bata t’erdiak, eguzkia zeruan, hotza eskuetan baina gogoa zangoetan Biel ezagutzeko.
Biel (Suitza)
Gamelua eta zaindaria Bielen? Ezin horrelakorik aurreikusi. Gabon festei ekialdeko ukitua emanda.
Biel (Suitza)
Ospitalera joateko bidea seinalea. Eserleku koloretsua leiho aurrean jarrita. Bakoitza dagokien lekuan jarriak. Elementu justuak irudi bat osatzeko.
Biel (Suitza)
Garairako, abendu hasiera, ez da arraroa jendea jaka lodiak jantzita ikustea. Tertulia kalean egitea sinesgaitzagoa egiten da. Eguzkiaren berotasunak, baina, laguntzen du eta pareko su koskorrak gorputzak zeozer berotuko ditu.
Biel (Suitza)
Olibondoak hotza hartu al du? Ez dirudi latitude hauetara ongi moldatu denik. Baina, beroki zoragarria jantzi du.
Biel (Suitza)
Suitzako mendebaldea. Abenduko goiz eguzkitsua baina hotza. Negua bueltan dagoela gogorarazten duen horietakoa. Aire hotzak sudurra bete eta aurpegia laztantzen du.
Biel (Suitza)
Erakusleihoa hutsa. Letrak erori eta pilatu egin direla ematen du. Izango ez balitz hitza osatzen dutela. Neo retro. Zaharra berri. Zaharra bai baina oraindik berritzeko dagoela ematen du.
Biel (Suitza)
Sarrerako ate baxua. Biltegi batera joateko edo. Egur nobleaz egina. Eguzki lore tankerakoa eta paperezko iragarpen erdi eroria agertzen ditu iltzatutak. Goian etxebizitza, leiho zabala eta argitsuarekin. Kolore goibelak nagusi, Tibeteko bandera koloretsuak izan ezik.
Biel (Suitza)
Ogi puxka su txingarretan erre eta goxo-goxo jan. Gorputzari pixkat laguntzeko eguneko hotzari aurre egiten.
Biel (Suitza)
Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.
Schaffhausen (Suitza)
Umea besoetan eta orga bultzatzen paseoa ematea. Plazer xumea baina gozoa udazken arratsalde baterako.
Schaffhausen (Suitza)
Zoragarri dago talde hau terrazan eserita eguzkiaz gozatzen eta olgetan.
Schaffhausen (Suitza)
Bi gizon plaza igarotzen dute asteburuko arratsalde eguzkitsu batean. Lehen planoan, aita batek eskuetan daroan semea zaintzen du. Urrunean, berriz, gizon bat lasai ibiltzen da eguraldi eguzkitsuaz gozatzen.