Schaffhausen (Suitza)
Umeek jolastoki freskagarria aurkitu dute ura artean. Iturriaren ura joan eta etorri ari dela, ez bustitzean zetzan jokua.
Eguneko argazki bat
Schaffhausen (Suitza)
Umeek jolastoki freskagarria aurkitu dute ura artean. Iturriaren ura joan eta etorri ari dela, ez bustitzean zetzan jokua.
Schaffhausen (Suitza)
Eraikuntza dotorea hemen. Leiho zabalduna eta lore gorri zoragarriak apaingai. Sarrera ate ugariekin, Schaffhauseneko antzerki etxeak beharko lituzkeen bezain beste.
Schaffhausen (Suitza)
Eliza erdi ilunpetan dago. Argia goialdeko beirateetatik sartzen da. Leiho biluzi batetatik igarotako argi samaldak aldarea argiztatzen du.
Schaffhausen (Suitza)
Elizaren argi-itzal freskoan egurrezko eskilarak kiribueltak egiten ditu horman gora. Bestela paretan zintzilik zegokeen atera heldu arte.
Schaffhausen (Suitza)
Bitxilorea. Horia, zuria, zutoin berdearekin. Lore arrunta eta aldi berean arrunt polita.
Schaffhausen (Suitza)
Ur gardena txorrotatik irten eta uhin borobiletan zabaltzen da. Iturriko zoru argiaren gainean kontraste argia sortzen dutenez gero, hondoan dauden harri koskorrak ikustea badago.
Schaffhausen (Suitza)
Kanpoan eguneko asaldura eta zarata, barnean lasaitasuna eta historia zati bat. Harrizko paretek, lorategia, eserlekuak baretasun irla bat zaintzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Arrantza gutxi OLMAko desfilean. Baina bromak eta umore ona barra-barra aurkituko dute.
St. Gallen (Suitza)
Guggi musika ihauterietan jotzen da. Kuadrillak ibiltzen dira mozorrotuak danborra, bateria eta tronpetak joaz. Zarata ateraz eta berotasuna emanez neguko gau hotzei.
St. Gallen (Suitza)
Haurrak serio begiratzen dio bonbo joleari. Nagusitan instrumentu bera jotzea erabakiko al zuen dagoeneko?
St. Gallen (Suitza)
Uniforme berdexka, eta kaskoa. Bigarren mundu gerratean ibilitakoak. Zer dabiltza sasi-soldadu hauek? Galduta ez al dira ibiliko festa giroko desfile batetan?
St. Gallen (Suitza)
Karroza bat umeekin ere desfile honetan. Denak lekuko arropak jantzita eta, pozik, paperak banatzen.
St. Gallen (Suitza)
Txirrindulariak desfile batean? Non dago trukoa? Ezin dute benetazko txirrindulariak izan. Eta ez dira. Bi tipo hauek bizikleta estatikoan ari dira.
St. Gallen (Suitza)
Lastozko bikote bat karroza baten gainean. Baserritik herrira zuzenean etorritakoak, txapel hoberenak jantziaz.
St. Gallen (Suitza)
Irriak eta orruak goian karroza pasatzen delarik. Parranda garaia dugu. Gora banderak!
St. Gallen (Suitza)
Bikote estilosoa Thurgauko gizon emakume hau. Ezkontza baterako edo elizarako prest daude. Gaur, baina, St. Gallenen erdigunea zeharkatuko dute txaloz eta jendez inguratuak.
St. Gallen (Suitza)
Joarea dolon-dolon duzula desfilatzeko prest al zaude? Argi ibili, jendea bor-bor dagoela gaur. Lasai hartu eta pentsatu bukaeran belarrez betetako aska zain izango duzula.
St. Gallen (Suitza)
Prest desfilean hasteko. Hitz batzuk gurutzatu. Barreak bota. Nerbioak lauxotu. Eta laster aurrera musikarekin.
St. Gallen (Suitza)
Udazkenean etortzen da OLMA St. Gallenera. Bi astetan zehar nekazal produktu eta animalien azoka erraldoia hiriaren bizitza dominatzen du. Kaleetan zehar desfileak ere egiten dira. Kalejira koloretsua.
Pfäfers (Suitza)
Egongelarako mahaia, ahulkiak eta sofa estilosoa. Bibolina jo eta kartan jolasteko leku aproposa.