Haitzulo bateko horma (Wall of a cave)

Pfäfers (Suitza)

Aztarnak, arrakalak, zuloak.

Haitzuloaren zimurrak (The wrinkles of the cave)

Pfäfers (Suitza)

Haitzuloaren zimurrak nabari dira. Milurteetan zehar urak sortutako formak haitzuloaren iluntasunean argi ikusten dira.

Urak sortutako haitzuloa (Cave of water)

Pfäfers (Suitza)

Arroka barnean haitzulo bat dago. Uraren jario etengabeak sortutakoa da eta nabari du hormen geruza leunduetan. MIlurteetan zehar ilunpean egindako lan ezkutua da eta hura ikustean lilurak betetzen gaitu.

Arrakala luze, estu eta sakonak (Long, narrow and deep cracks)

Pfäfers (Suitza)

Harri sendoenak ere izaten ditu arrakalak. Luzeak, estuak eta sakonak.

Itzalak beltz, argiak zuri (Black shadows, white light)

Pfäfers (Suitza)

Itzalak beltz, argiak zuri. Horrela agertzen dira egun eguzkitsuetan.

Arroila erreka (Gorge brook)

Pfäfers (Suitza)

Arroila estuan erreka bizi doa. Harrien artean saltoka jeisten da, bidean aparra utziz.

Argi eta itzal bortitzak (Stark lights and shadows)

Pfäfers (Suitza)

Argia eta iluntasunaren artean kontraste gogorrak sortzen dira. Izpiak jolasti ibiltzen dira. Itzalak nabarmentzen eta islada bortitzak sortzen dituzte.

Eguzkia edo itzala (Sun or shadow)

St. Gallen (Suitza)

Eguzkitan izpien fereka beroak blaitzen zaitu. Itzalean brisa leunak inguratzen zaitu. Zer nahiago duzu? Beroaren sapa edo hotzaren horzkada?

Kaleko argia (Street light)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argia alferrik piztuko da gaur bezalako eguerdi eguzkitsuan. Arratsalderarte itxaron beharko du bere egitekoa betetzen hasteko.

Ohial gorria, ohial zuria (Red cloth, white cloth)

St. Gallen (Suitza)

Ohial gorria, ohial zuria. Biak nahastuz osatzen da mosaikoa.

Lurreko zapiak (The clothes in the floor)

St. Gallen (Suitza)

Kolore guztietako ohialak bildu eta karratu koloretsuetan elkarri lotu dituzte alfonbra eta mahai zapi biguna osatzeko. Beraren gainean paseoa eman eta tripa zorriak kentzeko eseri. Horrela ari dira bisitariak.

Hiri-piknika (City-picnic)

Jolasteko gogoz dauden familiak, paseoan dabiltzan gazteak, denek aurkituko dute bere lekua hiri-piknik honetan.

Atso panpoxa (Elegant old woman)

St. Gallen (Suitza)

Atso panpoxak eguneko paseoa egitera irten da. Ibiltzeko makilak erabiltzen baditu ere, ez du dotoreziarik galdu.

Kaleko gertakizuna (Street happening)

St. Gallen (Suitza)

Ari da jendea hurbiltzen eguneko piknik gertakizunera. Zapien gainean doaz, gustoko txoko bat aurkitu arte.

Egun eguzkitsuetako ostadarra (Rainbow in a sunny day)

St. Gallen (Suitza)

Euritako koloretsua aukeratu dute bi emakumeok eguzkitik babesteko. Egun eguzkitsuetan ere ostadarra irtetzen da batzuetan.

Hirian eguna pasan (Spending the day in the city)

St. Gallen (Suitza)

Kideei seinaleak egiten dizkie gizon honek. Norabait gidatu nahiko ditu. Eguna hiri barruan piknika egiten igarotzeko aproposa da. Eguzkitsu eta epel. Nabari da uda atarian dela.

Erdigune historikoa (Historical centre)

St. Gallen (Suitza)

Hiri honetako erdigune historikoa ez da soilik leku polit bat, leku bizia da ere. Jendea hurbiltzen da jatera, edatera, erostera edo, besterik gabe, paseatzera.

Txorrotaren zipriztinak (Tap spatters)

St. Gallen (Suitza)

Txorrotako jarioa erori eta erori ari da. Askako ura zipriztindu eta nahasten du. Uhin borobilak sortzen ditu eta hauek, bere martxara, iturri osora hedatzen dira.

Lore bat flotatzen (A floating flower)

St. Gallen (Suitza)

Uretan flotatzen bukatu du lore honek bere bizitza laburra.

Bitxilore gutxi batzuk (Few daisies)

St. Gallen (Suitza)

Txiribita gutxi batzuk belar artean ikustea ohikoa da udaberri garaian. Beraien kolore eta forma ezagunak naturaren adurra bueltatu dela erakusten digu.