Freiburg (Alemania)
Tximiniak eta dorretxoak han eta hemen. Elementuok apaingarri ziren, apaindura zentrala zen garaian. Dorreak erabili zituzten, elizen altuera jainkoarenganaino hurbiltzeko moduak ziren garaian.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Teknologia zaharra eta teknologia modernoa bata bestearen ondoan. Burdinezko zartagainak, tximinia eta harrizko labea ehundaka urteetan zehar erabilia izan da. Baina azkenaldian, gailu berriak gehitu zaizkie beraien erabilgarritasuna hobetzeko. Gailu berri hauek plastikoa, metala eta gailu elektronikoez osatuak daude. Ziurrenik ehunadaka urte ez ditu iraunduko.
St. Gallen (Suitza)
Tximinia eskultura bihurtuta. Adreiluen laukiek ematen diote borobil forma eta eguzkipean harro eta distiratsu agertzen da.
St. Gallen (Suitza)
Adreiluzko gorrizko tximini zaharra, garai bateko industriaren azken arrastoa. Ikur moduan utzia. St. Gallen hiriak XIX. mendean aberastasuna ehungintzatik lortu zuen. Beharbada, horren gogorapen moduan utziko zuten.
Vicenza (Italia)
Pasealeku hau merkatarientzako foroa izateko eraiki zen. Balkoitik behera begiratu baino ez zuten egin behar, hiriaren mugimenduak ikusteko, arnasa nondik hartzen zuen ikusteko. Behekoek, baina, inbiria puntu batekin, goian egotea nahiago.
Vicenza (Italia)
Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.
Neuchatel (Suitza)
Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.