Arratsalde argitsua (Light afternoon)

Zurich (Suitza)

Udazken arratsalde epel batean zerua tarteka hodei zuriz estalita zegoen. Zeruko ibiltari nekaezinak ez zuten giroa erabat goibeltzen. Eguzki argia lausotu baino ez zuten egiten. Urtaroko hoztasunaz tarte batean ahazteko nahikoa zen.

Jateko orduko bisitari hegalariak (Flying visitors at lunch time)

Höher Kasten (Suitza)

Belar gainean eserita eroso eta gustora dago irudiko taldea. Mendi eta lainoak ikusten luze egon daitezke. Bitartean mokau bat hartzen hasi dira. Momentu horretan hurbildu zaizkie bele talde bat jateko eske. Urrunera heltzen dira animaliok jateko erraza lortzeko.

Kotoizko itxasoa (Cotton sea)

Höher Kasten (Suitza)

Kotoizko itxaso biguna eta goxoa ematen dute hodeiek gainetik ikusten dutenei. Behetik bestelako itxura ematen dute. Sabai iluna eta mehatxagarriaren itxura dauka, euria eta ospela dakarren kartzela bat.

Hodeiei begira (Looking at the clouds)

Höher Kasten (Suitza)

Gailurrera heldu eta zer egin? Inguruko paisaia lasai behatu, adibidez. Mendiak, zerua edo basoak ederrak baino ederragoak dira. Behe-lainoek ikuspegia estaltzen badute. Hodei itsaso bera ikusteaz goza daiteke.

Lanbroak dena estaltzen du (Cloud cover)

Höher Kasten (Suitza)

Haranak hodei trinkoen itzalpean daude eta gailurrak baino ez dira ikusten. Lanbroak dena estaltzen du.

Hodei estaldura (Clouds cover)

Höher Kasten (Suitza)

Hodeiek lautadak estaltzen dituzte. Zerumugaraino hedatzen dira eta behe aldeko baserria eta goialdeko mendialdea banatzen dituzte. Alfonbra zuri bigun batek banatzen ditu.

Hodei itsasoa eta eguzkia (Cloud sea and sun)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei itsasoa zabala, misteriotsua eta zuria da. Baina eguzkia oraindik altuagoa eta argiagoa da.

Hodeiak eta tontorrak (Clouds and summits)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei itsasoak tontorra jan behar du. Edo itxura hori ematen du.

Gailurraren handitasuna (Greatness of a summit)

Höher Kasten (Suitza)

Mendi baten gailurrean bakoitzaren txikitasuna erabat nabari da. Mendia handia da. Hodeiak zerumugaraino hedatzen dira. Bakoitzaren lekua munduan ezagutzeko bidaia ere bada.

Hodei trinkoak (Dense clouds)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei multzo trinkoa desberdin ikusten da gainean edo azpian izanda. Behean egonda iluntasuna, goibeltasuna dena, argi eta edertasun bihurtzen da goian izatean.

Zerua zeharkatu abiadura bizian (Crossing the sky at full speed)

Cardano al Campo (Italia)

Zerua zeharkatuz abiadura bizian hodei guztien gainetik, sorginek egin ez bezala, eguzki sartze zoragarri bat aurkitu genuen. Azkenengo ekhi izpi gorri eta laranjei jarraika ibili ginen, gauaren belztasunak jan zituen arte.

Biribildurak eta tontorrak (Rounds and peaks)

Hegazkinetik (Airean nonbait)

Hodeiek topografia aberatsa dute, biribildurez eta tontorrez beteak.

Hodeiek ertzak badituzte (Clouds have corners)

Hegazkinetik (Airean nonbait)

Hodeiak ez dira ur masa hutsalak. Ertzak ere badituzte eta eguzkiak argiztatuta inola baino hobeto nabari da.

Hegazkinaren hegala (Wing of a plane)

Hegazkinetik (Airean nonbait)

Hegalei esker egiten du hegaz abioiak. Metalezko hegazti erraldoia izanda ere, lortzen du aireak garraiatzea hodeietaraino eta gorago.

Hodeia hemen eta ura han (Here a cloud, there water)

Hegazkinetik (Airean nonbait)

Hodeia hemen eta ura urrunean? Mundua aldrebez dagoela ematen du. Horrelakoa da hegazkinez bidaiatzearen magia.

Udaberri egun lasaia (Quiet spring day)

Pfänder (Austria)

Eguna polita doa. Zeruko hodei gutxiak arin doaz gordetzen zuten ura askatu ostean. Naturaren esnatzea bertatik bertara ikusi bitartean zelai eta basoetan ibiltzeko egun aproposa da.

Hodei itsaso zabala (Wide cloud sea)

Oropa (Italia)

Itsaso gainean gara. Hodeiezko itsaso zabala. Bestea ez bezala, kolore zuri argia dauka eta eguzkiaren argipean distira egiten du.

Arratsaldeko lanbroa (Evening fog)

Oropa (Italia)

Agur eguzki jauna. Bihar ikusiko dugu elkar berriz, zerua hodeiez betetzen ez bada behintzat. Bitartean, lanbroa mendian gora eta behera doa hezetasun aldeketek gidaturik.

Hodei itsasoa (Cloud sea)

St. Gallen (Suitza)

Itsaso bat dira hodeiak. Mendi magalak kostaldea da eta harana itsas-hondoa.

Eremu zabala (Wide field)

Loiu (Euskal Herria)

Haran zabala mendi lerroez mugatua. Gainetik zerua baino ez. Horrelakoa da lurralde hau. Zerua, baina, hodeien pasealekua da. Mendebaldetik etorri eta ekialderantz jarraitzen dute bere bidea, aire masen fronteari jarraiki.