Colmar (Frantzia, France)
Gaua etorri duk, Colmar eta gu etxera gindoazek. Hurrengo batean bueltatuko naukela espero diat. Gustatu zaizkidak hire kaleak, janaria, jendea eta ardo beroa. Beste bat arte.
Eguneko argazki bat
Colmar (Frantzia, France)
Gaua etorri duk, Colmar eta gu etxera gindoazek. Hurrengo batean bueltatuko naukela espero diat. Gustatu zaizkidak hire kaleak, janaria, jendea eta ardo beroa. Beste bat arte.
Colmar (Frantzia, France)
Iluntasuna heltzen doan heinean, kaleko argiak pizten dira. Kaleak pixkanaka jendez hustutzen dira, afari bero baten bila.
Colmar (Frantzia, France)
Herria zeharkatzen duen kanale batetan isladaturik, eguzkia protagonista da argazki honetan. Argi eztian biltzen du kanale inguruko etxe zahar eta nobleak. Gu ere berotzen gintuen, neurri batean garaiko hotzetik babestuz.
Colmar (Frantzia, France)
Alde zaharreko erditik pasatzen zen ur kanale batean, gabonetako apaingarri bat erori da. Gabonetako eromena eta gehiegikerien soberkin bat.
Colmar (Frantzia, France)
Azokan janaria, ardo beroa eta Gabonak edonon aurki daitezke. Jende mordoa biltzen da hotzaz ondo babesturik egun pasa bero eta goxoa izatera.
Colmar (Frantzia, France)
Gabonetan Colmarrek beste bizi bata dauka. Gabonetako azoka, bere iragan Alemaniarretik ekarritako ondarea, jende andana erakartzen du. Gu ere egon ginen.