Müstair (Suitza)
Kolumnaren azalak garai bateko leuntasuna galdu du. Hala ere, sendo eusten dio gaineko zamari. Ez du itxurarik harri puxka etsi egingo duenik.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Kolumnaren azalak garai bateko leuntasuna galdu du. Hala ere, sendo eusten dio gaineko zamari. Ez du itxurarik harri puxka etsi egingo duenik.
Malesco (Italia)
Harrizko zutabea eta gainean metalezko gurutzea monumento ezhoizkoa da, ez da ala? Argi-kontrara, zeru hodeitsuaren aurrean eta arratsaldeko eguzki ahuldupean irudikatua itxura misteriotsua hartzen du.
Vicenza (Italia)
Veneziako errepublika desagertu zen baina lehoiak oraindik dirau hiriak ikuskatzen. Lehoi hegodunak bere kolumnatik erne zaintzen ditu bere oinetan jolasten ari diren haurrak eta paseoan edo lanean helduak.
Nancy (Frantzia)
Harrizko kolumnak, estatuak, leiho zabalak. Luxua nonahi jauregi honetan. Pena da itxita zegoela eta erabili gabea ematen zuela.