Heiden (Suitza)
Egurra eta harriz egindako etxaldea da. Nekazaritzarako erabilitako txabola da. Mendixka baten gainean dago. Negurako itxita dago. Gauza guzti hauek eta gehiago da eraikuntza apal hau.
Eguneko argazki bat
Heiden (Suitza)
Egurra eta harriz egindako etxaldea da. Nekazaritzarako erabilitako txabola da. Mendixka baten gainean dago. Negurako itxita dago. Gauza guzti hauek eta gehiago da eraikuntza apal hau.
St. Gallen (Suitza)
Etxaldearen inguruko soroak erabat zurituak daude eta ez dute uda garaiko bizitasuna erakusten. Honek ez die edertasun puska bat ere kentzen. Natura erabat edo erdixka lotan dagoela, zaila da animalien joan etorriak ikustea edo fruitu zaporetsu eta lore usaintsu jasotzea. Atsedena hartzeko aldia da. Etorriko da lan gogorrerako sasoia.
Lehmen (Suitza)
Etxaldea baserrian erdi galdua dago. Urte garai honetan inoiz baino bakandua dagoela ematen du. Eguzkiak ere ez dio bisitarik egiten.
Appenzell (Suitza)
Trenean bidaiean goazela paisai ederra ageri zaigu. Irudiko etxaldean, berriz, neguko bizitza ederra bezain gogorra izango da. Animaliak zaintzea edo baratza hurrengo sasoirako prestatzea lan zailak dira elurra nonahi dagoenean.
St. Gallen (Suitza, Switzerland)
Galdua bezala baserri etxe zaharra ageri da. Lanbro artean denak urdin ukitua hartzen du. Negua bere onenean, bai horixe.