Malesco (Italia)
Hosto lehorra, lurrean zabalik, eskultura xume iraungaitza ez al da?
Eguneko argazki bat
Malesco (Italia)
Hosto lehorra, lurrean zabalik, eskultura xume iraungaitza ez al da?
Malesco (Italia)
Udaberria etorri badator baina hosto lehorrak pasa den udazkenetik egon dira inguruan. Belarra ere lehorra, ia errea, ematen du negu gogor baten ondoren. Izan ere, mendialdean negua benetakoa da: elurra, hotza eta gau ilun luzeak.
Malesco (Italia)
Eguzkiak irribarre egiten du haize ohialean bidaian doala.
Craveggia (Italia)
Paisaia gogorra mendi bailara honetan. Harrizko erraldoiek inguratuta egoteak txiki sentiarazten du. Mendi gainari azken begiradatxoa botako diogu eta bihar arte agurtu.
Craveggia (Italia)
Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.
Craveggia (Italia)
Gau ilun beltz batean kaleko argiak soilik ikus daitezke. Argi printzak han eta hemen baino ez daiteke somatu. Beste guztia beltzak irensten du.
Craveggia (Italia)
Zeruko argi leunak soslaiak baino ez ditu uzten erakusgai. Arratsa heldu da eta hor behean gauerako prestatzen hasiak dira denak.
Craveggia (Italia)
Arratsak harrapatu du herria, iluntasun samurraz inguratuz. Zerua, berriz, argi leuneko ñabardurak hartu ditu, gauaren zain gelditzen den bitartean.
Malesco (Italia)
Herri txikia eta eliza handia. Kanpaidorre altua herria haranean kokatzen du. Urrunetik ikusten da eta begiak erakartzen ditu bere itxura ederrak.
Malesco (Italia)
Gailur erraldoiak harana zaintzen dute. Gainak edonondik dira ikusgai, baina heltzeko ezinezkoak dira.
Malesco (Italia)
Udaberrian egon ba gaude. Giroan ere nabari da, baina hemengo mendi gainetan elurra da nagusi oraindik. Kostatzen zaio urtaro sartu berriari garaiera hautetako txokoak epeltzen.