Gandor apartsu segida (Foamy crests)

Bakio (Euskal Herria)

Hondartzaren hondo baxura heldu arabera, altxatzen dira olatuen gandor apartsuak. Bata bestearen atzetik doaz, diziplina zorrotzeko segida bat osatuz. Bata bestearen ondotik doaz, ur gainazal leuna apurtuz. Bidearen azkenean, amaierako eztanda bat entzuten da eta olatua desagertu da. Harean gora eta behera doan ur geruza fina baino ez da gelditzen.