St. Gallen (Suitza)
Ze hobe te bero bat baino, kanpoan elurra badago? Hankak luze eseri eta lasai-lasai egoteko parada.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Ze hobe te bero bat baino, kanpoan elurra badago? Hankak luze eseri eta lasai-lasai egoteko parada.
St. Gallen (Suitza)
Treneko leihotik ikusita lauso ageri da kanpoko mundua. Begian bata bestearen gainean pilatzen dira inpresioak bereizteko astirik gabe. Honelakoak lasaigarri dira, begiratu gabe gauzak ikusteko momentua. Barneko munduari atentzioa emateko.
St. Gallen (Suitza)
Trenez bidaiatzea plazer txiki eta goxo bat da. Paisaia begiratu eta burua hemendik hara saltoka aritzea gustagarria da. Edari bero bat eta irakurgaia besterik ez dut behar bidai honetarako.
St. Gallen (Suitza)
Buruak martxa lasaiean dabil, kanpokaldean paisaia azkar aldatzen dela. Ez dago presarik helmuga geltokia iritsi bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Kikarak bertan jarraitzen du, baina kanpoko paisaia etengabe aldatuko du. Horrela izango da bidaia bukatu arte. Hori da bere muina.