Txikoria lorea (Dandelion flower)

Simplon (Suitza)

Lore bakartia belar artean hazita. Ari da, udari esker, epeltasuna baliatzen bere bizi zikloa betetzeko. Laburra du, hasi eta buka, bere sasoia. Hurrengo urtean, landare berak beste lore diferente bat baina hau bezain ederra sortuko du.

Lorea protagonista (Flower as protagonist)

Müstair (Suitza)

Hurbileko irudia eginda protagonista zoragarri batentzat. Atzealde ilun eta lauso baten aurrean kokatuta egonda, lorearen detaileetara joaten da gure arreta.

Txikoria lore ederra (Great dandelion flower)

Müstair (Suitza)

Txikoria lore ederra ikusi dugu. Petalo hori luzeak zabalik dauzka. Zutoina luzea eta hosto jangarri handiak. Horrelakoa da larre eguzkitsuen protagonista.

Txikoria belarraren haziak (Seeds of a dandelion )

Waserauen (Suitza)

Txikoria belarraren fruituak prest daude hegaka aldegiteko. Laster alde egingo dute. Haize bolada aproposaren zain egotea baino ez du behar. Goxoki askatu eta haize gainean nabigatzen hasiko dira lur berriak konkistatzera.

Txibiritak eta txikoria (Daisies and dandelions)

Waserauen (Suitza)

Larreak bor-bor daude lorez eta belar berde freskoz. Txibirita zuriak eta txikoria horia zelaiak apaintzen dute eta intsektuentzat janari festa handia eman ere.

Hazi hegalaria (Flying seed)

Cardano (Italia)

Sorgin belarrak lorea eta fruitua dauka. Fruitua ezin politagoa da. Haur garaian sarri jolastu gara hazi txiki eta hegalari hauek lau haizetara zabaltzen. Pixkana erortzen dira, urrunean galtzen diren bitartean.

Sorgin belar biluztua (Naked dandelion flower)

Cardano (Italia)

Sorgin belarrak bere fruituak galtzen joan da ia erabat biluzik geratu arte. Haizeak eraman ditu fruitu txiki hegalariak. Lore berri bat sortzeko joan dira paraxut zuriak.

Udaberri loreak (Spring flowers)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdeetan, udaberriko belar freskodunak, tanto horiak ageri dute han eta hemen. Txikoriaren loreak dira, udaberriaren seinale Europa erdialdeko leku anitzetan.

Txikoria lorea (Dandelion flower)

Porvoo2015_7