Snowboardean ere aritzen dira. Elur maluta artean jeitsi behar gaur eta zerua estalita dago. Giro ez dago goxo, baina gustuko lekuan aldaparik ez. Gorakoak behintzat.
Begiratoki bat gailurrean. Ez da oso erabilia eguraldi honekin. Sasien gainean eta hodeien azpian, dena zuri agertzen da. Lanbroa doazenean, baina, ikuspegi zoragarria izango da.
Eski estazioaren telesillak eta jatetxeak bisitariaren zain. Eskialariak gora eta behera doaz etengabe. Eguna joango den beldur. Gu lasai jatetxean eseri eta leihotik paisai zoragarriaz gozatzen.
Arratsaldearen azken argi izpiek elurrak zuritutako gailurrak eta mendi magalean gora nekez doazen basoak argitzen ditu. Herrian, bailararen behekaldean, argi artifizialek kaleei gaueko giroa egokitzen die.
Paisai elurtu hau eskialarien paradisu bat da. Aldapetan gora eta behera egun osoan ibili eta ondoren Davos herri kosmopolitan erlaxatzeko aukera dago. Ordainduta noski, izan ere Suitzako mendi turismoa ez da merkea.