Höher Kasten (Suitza)
Mendia guztiontzat da. Asto batentzat ere. Bestelako diskusioa da bere borondate hutsez igo den. Gustorago ez al da ibiliko belardi eta basoetan zehar, belar freskoa jaten duen bitartean.
Eguneko argazki bat
Höher Kasten (Suitza)
Mendia guztiontzat da. Asto batentzat ere. Bestelako diskusioa da bere borondate hutsez igo den. Gustorago ez al da ibiliko belardi eta basoetan zehar, belar freskoa jaten duen bitartean.
Orio (Euskal Herria)
Belarriak luze. Muturra ere. Begiak triste antzera, begirada malenkoniatsua. Lepo luzea eta mardula. Burua baxu mantentzen du, bere pisua ezin jasan izango balu bezala.
Oro (Euskal Herria)
Kaixo asto. Zergatik sartu zara babesera? Hotzik al zaude? Euria hasiko den beldur al zara? Ia uda hasiera da eta giroa ezin hobea da. Lasai atera zaitezke larretatik nahi beste belar fresko jatera.
Gossau (Suitza)
Jakinmina du animali honek. Kaxkagogorkeriaren irudia den animali honek, nolabaiteko sentsibilitatea transmititzen du. Xamurtasuna eragiten du ere, batzuongan behintzat. Luzaro lanerako ezinbestekoa zena, orain galtzeko zorian egotera heldu da. Orain hesi baten bestaldetik begiratzen du, bakarrik eta egonean.
Gossau (Suitza)
Kaiola handia izanda ere, kaiola izaten jarraitzen du. Animaliak hesiak uzten dituen xirrikituak baliatzen ditu kanpoko mundua behatzeko. Kasu honetan gu gara bere jankinguraren helburua.
St. Gallen (Suitza)
Haur baten astotxoa eskegita geratu da zain, umeak noiz bere bila etorriko den zain. Irribarrea ez zaio falta bakarrik egonda ere. Ohialezko panpina bat baino ez dela jakingo al du?