Liérganes (Espainia)
Etxerako sarrera ateak denbora luzez eman du sartu-irtenak zaintzen. Dotoretasuna soberan daukan. Zurezko ate sendoak eta metalezko hesi nobleak lekua babestu dute denbora luzez.
Eguneko argazki bat
Somma Lombardo (Italia)
Atearen margo urratua utzikeriaren edo erabilpen ezaren ondorioa dela ematen du. Aspaldi itxitako denda izango al da? Zer ezkutatuko da metalezko atearen atzean. Zenbat jende etorriko zen hona egunero erosketetan? Zenbat istorio gertatuko ziren? Orain imaginatu besterik ezin dugu egin.
Biel (Suitza)
Sarrerako ate baxua. Biltegi batera joateko edo. Egur nobleaz egina. Eguzki lore tankerakoa eta paperezko iragarpen erdi eroria agertzen ditu iltzatutak. Goian etxebizitza, leiho zabala eta argitsuarekin. Kolore goibelak nagusi, Tibeteko bandera koloretsuak izan ezik.
Trieste (Italia)
Kanpoan portua, barnean soiltasuna. Hautsa eta pareta zuriak gela zahar honetan. Landareek gela arakatu dute baina ilunegi aurkituko zuen, asko ez bait da sartzera heldu.
Tirano (Italia)
Etxe zahar honek landare artean dauka ezkutatuta sarrera. Kolore zoragarriak zituen Tiranoren txoko honek.
The old house had the entrance door hiding among plants. Colors were amazing in this corner of Tirano.