Animaliak uretan lardaskatzen ibili eta zipriztinak metatzen dira kristalean. Hegaztiak ikusten galarazten dute, baina bereziki beraien urarekiko maitasuna gogorarazten dute.
Horma bertikalean behera abiada bizian doa ura. Hari finen modura erortzen doa. Pinuen artean aurkitu du bide egokia. Zabala da saltoka jeisteko duen tartea.
Betea dago ur putzua jeisten den urarekin. Ura eten barik dator goitik behera eta bortizki jotzen du lurra. Bere gardentasun purua apurtzen da apar artean orduan.
Tantak banaka edo taldeka erortzen dira. Errekan hasi eta errekan hil egingo dira, baina, bien bitartean, bide luzea egingo dute. Harri puxka osoa, goitik behera, igaro ostean berriro uretan murgiltzen dira.