Appenzell (Suitza)
Uda garaia da eta belarra ebaki eta jaso egin behar da. Neguan erabiliko da abereek jateko izan dezaten.
Eguneko argazki bat
Cardano al Campo (Italia)
Arbola honenak motozerra batek egin zuen. Hori erakusten du ebakidura zehatz eta leunak. Onddoak eta goroldioa hazi zaizkio dagoeneko. Enborraren azala lehor dago eta barruko egurra belztuta eta urratuta dago. Bere gainbehera hasia da. Mikroorganismoek bere lana egingo dute, lurzorutik hazitako basoko erraldoia lurzorura itzul dadin.
Müstair (Suitza)
Zurarekin estalitako horma honen itxura zoragarria bere testuratik datorkio. Egurraren zuntzek sortutako gorabeherak, kanal luzeak uzten ditu. Oholen gainean margotutako forma zehatzak eta errepikakorrak pieza bukatzearekin soilik bukatzen dira. Apetak emandako ebakidura bat sortzen du. Goitik behera, ezkerretik eskuinera, oholak erdibitu eta paretari diagonalean marka bat egin nahi dion apeta.