Montreux (Suitza)
Lakuaren ertza ez da hondartzerako lekua soilik. Bikote pertxenta honek ez du bainua hartzeko intentziorik, arratsalde pasa egiteko baizik.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Lakuaren ertza ez da hondartzerako lekua soilik. Bikote pertxenta honek ez du bainua hartzeko intentziorik, arratsalde pasa egiteko baizik.
Dubai (UAE)
Denda dotorea, ordenatua, irudi zoragarriekin. Produktu bat saltzeko osagarri lagungarriez osatutako eremua da. Baina, gainera, esertzeko lekua ere badu. Erosketaldia luze badoa edo paseoan ibiltzetik geldiadi bat behar izanez gero, atseden hartzeko aukera ematen du.
Appenzell (Suitza)
Kale nagusia, bisitariak erakartzeko irrikaz dendez beterik, hiri honek daukan erakargarpen handiena da. Garai bateko eraikuntza ondo zainduak eta gusto handiko erosteko aukerak. Hau dena probesteko historia luzeaz eta berezitasun handiaz aprobetxatzeko.
Malesco (Italia)
Sarrera zaintzen urteak eman dituela nabari zaio egurrezko ate lirainari. Zahartasunak, baina, dotorezia ez dio kendu.