Panpin iraungaitza (Short lasting snow man)

St. Gallen (Suitza)

Lagun honek ordu edo egun gutxi dauzka aurretik, ur bihurtu eta lurran barrenatu eta galtzeko. Joan berri den negua bezala, elurrak ere urte honetarako utzi behar gaitu. Azken momentuak, hala ere, goxoak eta gustagarriak izan daitezke.

Elurte handia (Big snow fall)

St. Gallen (Suitza)

Elurra erruz metatu da egunotako elur jasaren ondoren. Arbolek, etxeek, postontziek eta kaleko seinaleek ere gaineko zama ez dute erraz kenduko.

Gailur garratz elurtuak (Harsh and snowy summits)

Chur (Suitza)

Negu garaian tokatzen da elurra goi mendietan ikustea. Nere gogorako arrotza da mendi hauen erraldoitasun harritsu eta garratza ikustea. Haur garaiko gailur belartsu eta leunak etortzen zaizkit gogora. Hemengoek, berriz, edertasun exotikoak dute, eta lilura amaigabea sortzen didate.

Pinu basoa (Pine forest)

Schwellbrunn (Suitza)

Baso zabalak ikustea gustagarria da. Gaur egun, gure bizi eremuetan gutxi ikusten dira, gutxiegi ere. Sail ia birjin horietan naturari bere osotasunean garatzen uzten diogu. Berak eskertzen digu gure atmosfera garbituz eta gure bizitza hobetzeko lehengaiak bueltan emanez.

Mendi gainean zeru infinitoa (Infinite sky at the summits)

Schwellbrunn (Suitza)

Mendi gainetan zerua infinitoa da. Urruneko mendiek sortutako zerumuga arte hedatzen da eta beheragoko paisaia eta topografiari argia ekartzen dio.

Goiz eguzkitsua abenduan (December sunny morning)

Schwellbrunn (Suitza)

Goiza eguzkitsu esnatu da. Itsutu egiten du abenduako eguzkiak elurrean isladatzen denean.

Goiz lanbroa (Morning mist)

Schwellbrunn (Suitza)

Goiz lanbroa ez da erabat argitu oraindik. Gaueko hotzetik epeltzen ari da eguna. Elurrez estalirik dago mendialdea. Negua ate joka dator dagoeneko.

Baserri elurtua (Snowy countryside)

Schwellbrun (Suitza)

Paisai elurtua mendialdeko baserrian. Etxalde bakarti bat larre handiaren erdian, arbola soil batek lagundua. Inguruan basoa du, beraren zaindari. Eguzkiak lekuaren topografia margotzen du goizaldeko argiaren itzalekin.

Elurra eta eguzkiaren artean (Between the sun and the snow)

Appenzell (Suitza)

Goxo ageri dira etxeak eguzkiaren argipean, elurraren hotzenean murgildutak egonda ere.

Egun eguzkitsu elurtua (Snowy sunny day)

Schwellbrunn (Suitza)

Goizeko argiak inguru zuritua erakusten digu. Itzalak oraindik luzeak dira eta gaueko hotzak ez da erabat joan. Tarte urdinak eta hodei zuriak ditu zeruak. Egun ona datorrela seinale.

Hegazkineko leihatila (Window of the plane)

Alpeak

Hegazkineko leihatila pantaila zoragarria da mundua behatzeko. Ikuspegi ezohikotik lurrazala behatzeko aukera ematen du.

Hodei itsasoa borborka (Boiling cloud sea)

Alpeak

Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.

Gailur elurtuak (Snowy summits)

Alpeak

Hodei itsasoaren artean ageri dira gailur gutxi batzuk. Garaienek soilik sar dezakete muturra, betiereko eguzkiaren eremuan. Beherago giro iluntzen duen arren, bertan eguzki-argi purua nagusi da.

Alpeak hegazkinetik (Alps from a plane)

Alpeak

Hegazkinaren leihoak bestela ikusteko zaila diren paisaiak ikusten uzten digu. Inpresio handia egiteko moduko ikuspegi aparta daukagu alpeen gainetik hegan egitean. Garai batean oztopo ia gaindiezina zena aisa igarotzen da airean milaka metrotan hegaz eginez.

Erliebe garratza (Harsh relief)

Alpeak

Elurrak leuntzen duen arren erliebea garratza da mendikate garaietan. Haizeak, hotzak eta elurrak harrokari forma gogorrak ematen diote. Garaiera handietako eremuen misterioari gehituta leku magikoa osatzen dute.

Hodeiak eta mendiak (Clouds and mountains)

Alpeak

Hodeiak haranen gainean metatzen dira, gailurrak inguratuz eta behetik begiratuz. Oztopo ere badute harrizko mendi erraldoiak eta beraien artean mugitzera derrigortuak daude.

Gailur zurituak (White summits)

Alpeak

Mendikate altua eta zurituako gailur garaietan pilatzen da elurra. Hodeien gainetik burua ateratzen duten gailur berek. Beherago kokatzen diren bailaratan kolore berdexka da nagusi. Naturak bere lekua berreskuratzen duen seinalea da hori.

Elur harriak (Snow stones)

Cardano (Italia)

Elur malutak izan zitezkeen. Azpiko lur arreari kolorea jartzen dioten margo puxkak dira. Hurbiletik harri koskor zuri biziak bizitzara etortzen dira.

Mendi gainen handitasuna (Great summits)

Malesco (Italia)

Inguruko herriak eta hiriak ilun gelditu dira mendi gainen zuritasun eta handitasunaren ondoan. Hodeiek baino ez diete itzal egiten.

Gailur izoztua (Frozen summit)

Malesco (Italia)

Udaberrian egon ba gaude. Giroan ere nabari da, baina hemengo mendi gainetan elurra da nagusi oraindik. Kostatzen zaio urtaro sartu berriari garaiera hautetako txokoak epeltzen.