Mendi gainak elurrez betetzen dira negua heltzen denean. Gelditu da aldi baterako bizitzaren gurpila. Animaliak eta landarak lotan daude, etortzeko diren egun luze eta epelen zain.
Elurra mara-mara ari du neguko gau etorri berri batean. Iluntasuna argi jokoekin disimulatzen da. Hotza eta iluntasunari izkin egiten diote gizabanakoek autobusari itxaroten dauden bitartean.
Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.
Batzutan iraganeko irudiak etortzen zaizkit gogora eta ezin burutik kendu ibiltzen naiz. Kasu honetan, ipar Europako negu hotz eta elurtsua dakusagu. Gogorapen ganbararen atal handi bat.
Hodeiak eta zeru urdina ur putzuan ikusten dira eguzki izpiek isladaturik. Erdi urtutako putzuetan, elur artean, harrizko zoruko enparantzan neguaren azkena udaberriaren hasierarekin josten da.
Hemen nabigatzea ez da sinplea, ur gutxi bait dago. Irla guztiek, baina, dute kai txiki bat. Artxipielagoan udan da ibiltzeko garai onena. Untzi txiki batekin irlaz irla ibil daiteke. Sarri barbakoan erretzeko aukera ere badago.
Hiria bistara daukate etxea hauek. Ez dira, beraz, urrutiko bizilekuak baina hemen bizitza gogorra bezain polita izan behar du. Urte osoa haizearen eta olatuen mende egon behar. Kotxearen beharrean, txaluparen menpe bizi behar. Bizimodu berezia.
Etxe hauetan historia luzea gordetzen da. Hiru nazioetako jendea bizi izan da hemen. Suediarrak hasiera batean, mendebaldetik etorriak, errusiarrak gero, ekialdetarrak. Azkenean bertakoak, auzokideen dominazioa gainetik astindu ostean.
Irla gehienbat bastioi moduan erabili izan da azken bi mendeetan. Etxe hauek soldadu familientzat eraikiak omen ziren. Gaur, berriz, etxebizitza pribatuak dira eta kafetegi atseginak aurki daitezke ere baten batean.
Sendo eraikitako defentsa eraikina hau. Gotorlekuaren hormak harri puxka handiz osatuak. Zurezko ateak zerraila mardulak jantzirik. Garaiotan neguko elurretatik babesterako baino ez dute balio, baina.