Kristalaren bestaldetik, goxo-goxo, ez dago hotzaren beldurrik. Elur meta polita pilatu da mahai gainean. Elurraren zuritasunaz liluratzeko parada ezin hobea.
Zurezko kaia ezerezera joateko dela ematen du. Ondo fijatu ezkero, nabarituko dituzu eskegitzeko egiturak. Udan hemen garbitu eta zikatzen dira alfonbrak. Baltikoko ura, apenas gazia dena, ezin hobea izan ei da lan honetarako.
Oinatzak elurrean da bereizten den detaile bakarra. Bestela paisaia zuria da, lurra eta itsasoa nahastu arte. Izan ere, elur metaren atzean itsasoa bait dago. Izotzak estalia.
Begirada bat bota leihotik eta parke elurtua ikusten da. Txikia, triangelu formakoa. Izotzak soilik hostoz biluztutako arbolak eta landare hesiak uzten ditu agerian.
Ur putzuak granitozko harri gainean. Garai batean glaziarrak ziren nagusi hemen. Beren itsasoranko bidea harria sakon higatzen zuten. Arrastoak ikusgai daude oraindik.
Elurra, eguzkia, zeru oskarbia. Egun zoragarria Helsinkin. Itsaso ondoko etxea leku ezin hobea da udaberri hasieraz gozatzeko. Itsas baltiko bare ageri da. Gehienetan bezala.
Trenbide ondotik doa errepidea. Kotxea tren ondotik pasatzen da, argiak piztutak dituela. Arratsaldeak bostak ditu soilik, baina dagoeneko iluntzen ari du.
Zuhaitz biluzien anatomia ikusgai dago neguan. Honako hau, gau hotzetan sutondoan gozatzeko egurra ondoan daukala. Hurrengo urtean egur pilan buka dezake berau.
Lasaitasunerako momentua da bidaia. Pentsamenduak erraz dariote eta gogoa lasai dirau. Bitartean treneko leihotik, goxo-goxo eserita, kanpoko paisai elurtua ikusten da.