Argindar lerroa (Electricity line)

Heiden (Suitza)

Argindar lerroak ere nozitzen du neguaren erasana. Izotzak apaintzen du urteko garai hotzenetan. Elurrak inguratu du eta bere forma zehatzak bakandu ditu.

Hegi garbiak, ertz luzeak (Clean sides, long edges)

Saas Fee (Suitza)

Arroka erraldoiak forma finak ditu. Hegi zapalak eta garbiak ertz luzeek banaturik. Zerua baino ez dauka gainetik eta bere parean beste arrokazko punta gutxi batzuk baino ez dira ikusten.

Erraldoien artean erraldoienak (Giants among giants)

Saas Fee (Suitza)

Handiak, gogorrak, nobleak. Mendi garaiak gure inguruan dauzkagun erraldoien artean erraldoienak dira.

Arrokazko horma (Rock wall)

Saas Fee (Suitza)

Beldurra ematen du harrizko horman gora joatea pentsatzeak. Aldapa gogorrak, igoera ia bertikalak, elurra eta izotza nonnahi. Hobeto udararte itxarotea ingurune hauetan menturatzeko.

Mendi malkartsuak (Rugged mountains)

Saas Fee (Suitza)

Mendi hegal malkartsuak, ebakita baleude bezalako aldapa gogorrekin, dira nagusi bailara honetan. Lur barneko indar ikaragarriek horrela suertatzea nahi izan dute.

Mendiko txabola neguan (Mountain hut in winter)

Saas Fee (Suitza)

Elurrak erdi estalita gelditu da etxola. Honegatik ez dago artzairik edo behizainik garai honetan. Beheko haraneko etxaldera bueltatu dira, han jateko gehiago eta hotz gutxiago izango bait dute. Beraien ordez, naturak hartzen du lekuaren jabetza urtaro hotzenean. Landareak aske hazten dira. Piztiak nahieran joan eta etorri egiten dira.

Edertasuna izoztea (Freezing the beautifullness)

Saas Fee (Suitza)

Eguzkiari gabon, egunari gabon. Bihar goizerarte elurra eta izotza oraindik eta hotzagoak, oraindik eta gogorragoak izango dira. Edertasuna izozten du gauak.

Mendi magaleko basoa (Forest in the mountainside)

Saas Fee (Suitza)

Mendi magaleko basoan hotz dago garai honetan. Ez da giro elur artean. Zuhaitzek bere bidea aurkitu behar dute hemen aurrera egiteko. Enbor luzeak eta zuzenak, hosto meheak eta luzeak. Horrelakoak eta bestelakoak behar dituzte.

Basoaren neguko jantziak (Winter clothing of the forest)

Saas Fee (Suitza)

Itxura bestelakoa du basoak elurrez estalita dagoenean. Txikiagoak direla ematen dute sasiek. Enbor ebakia erdi ezkutatuta dago. Maindire negutiarrak dena aldatzen du.

Elurra hegaka (Flying snow)

Saas Fee (Suitza)

Haizeak elurra darama. Zerura bueltatzen du zerutik etorri dana.

Zeru urdina gainetik (Below the blue sky)

Saas Fee (Suitza)

Arroka eta izotzezko erraldoia harro nabarmentzen da. Bere triangelu itxura pertxenta inguruko mendien gainetik argi ageri da. Soilik zeru urdina dauka gainetik.

Epeletik begira (Watching from a warm place)

Saas Fee (Suitza)

Epelean egotera joan behar da mendi gain hauetan, hotza franko ari bait da. Leihoek kanpoko espektakulua ikustea ahalbidetzen dute. Edari epel bat hartu, mahai baten bueltan eseri eta lekuaz gozatzen jarraitzea dago. Elurra eta izotza arroka artean nahasten dira. Ez da belarrik ikusten. Ez dago zuhaitzen arrastorik.

Gailur hotz eta haizetsuak (Cold and windy summits)

Saas Fee (Suitza)

Harria, haizea eta izotza nahasten dira eskultura iraunkaitzak sortzeko. Harri iluna izotz hotzak inguratzen du eta haizeak biak zizelkatzen ditu. Forma fantastiko berriak sortzen dituzte guztien artean.

Marrazkiak eta itzal jolasak (Drawings and shadow games)

Saas Fee (Suitza)

Elurraren gainazal leun eta biguna hotzak gogortzen du. Gainean marrazten uzten du, hala nola argi eta itzal jolasetan aritzen da.

Zerua muga (Limited by sky)

Saas Fee (Suitza)

Betiereko elurra nagusi den eta zerua muga duten mendi gainak leku bereiziak dira. Gure ohiko neurrietatik ateratzen den parajea da. Erakartzen gaitu, baina, aldi berean, beldurra diogu.

Arrats hotza (Cold sunset)

Appenzell (Suitza)

Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.

Zerua eta elurra bat (Sky and snow got together)

Appenzell (Suitza)

Zeruak eta lurrak bat egin al dute? Elurraren magiarengatik apenas bereizi daitezke.

Soilik elurra ikusten da (Only snow to see)

Appenzell (Suitza)

Zuria eta beltzean, argia eta ilunean, banatzen da mundua elur artean dagoenean. Ez dago udako kolore argirik. Ez dago belar edo lorerik. Dena estaltzen duen elur hotza ikusten da soilik treneko leihotik

Elurraren zuritasuna eta hotza (White and cold snow)

Appenzell (Suitza)

Gure trena bere bideari darraio. Azkar doa aurrera. Halako batean, izotzezko paisai ospelean sartu gara. Elurraren zuritasuna eta hotza gailentzen da.

Arratseko poesia (Sunset poetry)

Appenzell (Suitza)

Trenetik azkar igarotzen da paisai elurtua. Goxo gaude, epel, eta iluntzen ari den egunaren edertasuna gure begi aurrean dugu. Momentu zoragarria.