Elurra eta haizea nagusi (All snow and wind)

Kronberg (Suitza)

Haizeak gogor astintzen du gailurra. Garaiera honetan elurra da nagusi urtaro hotzean. Biek sortzen dute leku honen giroa neguan zehar. Izotzaren erreinua bihurtzen dute urteko puska batean.

Lurzoruko hostoak eta belarra (The leaves and the grass in the floor)

Oropa (Italia)

Hosto batzuk lurzoruan sakabanatuak gelditu dira. Inguruko arbola batetik erori dira, belarra eta elur arteraa erori ere. Neguak kolore alaiak eta argiak eraman ditu. Natura arre agertzen da garai honetan.

Udazken alfonbra (Autumn carpet)

Oropa (Italia)

Pinuen hostoak nonahi daude elur gainean. Garaiko hotzak eta eguzki faltak arbolei ere eragiten die. Bereziki pagoek jarraitzen dute urtaroen erritmoa. Pinuek, berriz, etengabe aldatzen dituzte bere faktoria txiki berdeak.

Elur gaineko udazken aztarnak (Signs of Autumn on the snow)

Oropa (Italia)

Elurra bota du dagoeneko. Bere gainean pinaburuak, pinu orratzak eta pago hostoak pilatzen hasi dira. Neguaren atean gaudela gogorazten du honek. Hostoak biluzten diren garaia da eta lurzorua ondutako fruituekin oparo dago.

Adar biluzien basoa (The forest of the naked branches)

Cardano (Italia)

Negua hasi berri da eta dagoeneko elurra inguratu zaigu. Arbolen adar biluziak haizearekin mugitzen dira, bere erritmora egiten dute dantza.

Gailur udazkendua (Autumn summit)

Kronberg (Suitza)

Belarra erreta dago sasoiko eguraldiagatik. Kolore arreak nagusitzen dira eta udaberriko edo udako kolore berde biziak desagertu dira. Non nabarituko da gehien eta gailur garaietan eta elur artean dauden zelaietan.

Gailurra elurrarekin (Summit with snow)

Kronberg (Suitza)

Gailur altuenean ageri dira elur puska batzuk. Hauek gogorarazten digute laster urtaro hotzena bete-betean heldu behar dela. Bestela ere, paraje hauetan ez da giro eguzkia ezkutatzen denean. Haizeak eta hotza nagusitzen dira berehala.

Muinoaren gailurra (Top of a hill)

Kronberg (Suitza)

Urtaro hotza dator. Lehenengo elurrek dagoeneko zorua zuritzen dute. Nabari da hotz eta elur giroa. Belarrak galdu du udako freskotasuna eta jelaren besarkada jasotzeko prestatuta dago dagoeneko.

Intsektu hotela negu gorri erdian (Insect hotel in a cold winter)

St. Gallen (Suitza)

Intsektuen hotela lotan dauden bezeroekin beteta egongo da. Ez dute gogo handirik izango kanpora irtetzeko. Elur artean ez dago modurik ez jatekoa aurkitzeko, ezta gorputza berotzeko.

Kaixo oilo (Hello hen)

St. Gallen (Suitza)

Kaixo oilo. Nola doa eguna? Gaur ez dago eguna atsegin. Botatako elurrak eta euriak lurzorua lokaztuta utzi du. Honelakoetan moldatzen jakin behar da ere. Etorriko dira egun epelagoak eta luzeagoak. Lurra pixkat lehortuko dute eta belar freskoak hazten lagundu.

Aker arretatsua (Attentive male goat)

St. Gallen (Suitza)

Itxura ederra dauka akerrak. Mutur luzea eta sendoa eta begi txikiek arreta eta jakingura erakusten dute. Zerk eraman du atzeko hanken gainean altzatzera? Urrunago begiratu nahiko al du? Edo zerbaiten bila ariko al da? Zeozer harrapatu nahiko du?

Antxumeen bazkaria (Goat kids at lunch)

St. Gallen (Suitza)

Antxumeek ere jan behar dute. Amaren esnea ez dute nahiko izango dagoeneko. Adar puxka hauek egingo dute lana eta lagunduko dute sabela betetzen. Gosea kendutakoan prest egongo dira haitzak arin eta indarrez igotzeko.

Basa-ahuntz eseria (Sitting wild goat)

St. Gallen (Suitza)

Zertarako nekatu behar! Lasai hartu. Eguraldi hobea helduko da eta egunak luzatuko dira. Bitartean egon lasai. Ez da alferrik nekatzeko garaia.

Enborren inguruan bildutak (Meeting around the trunks)

St. Gallen (Suitza)

Jatekoa aurkituko al dute enbor ebakian? Beharbada azala gustagarria aurkituko dute. Beharbada, nobedadea izango al dira? Ekarritako gai berriei begiradatxo bat botatzen ariko dira.

Zertan ari da basa-ahuntza? (What is the wild goat doing?)

St. Gallen (Suitza)

Marruka ariko da? Haizeak dakartzan usainak bilatzen? Berak baino ez du jakingo. Bere burmuin barruan, edo beharbada arimaren barruan, ikusiz jakin daiteke. Animaliek ez dutela barne bizitzarik? Ez dituztela inguruko seinale konplexuak ulertzen? Batek daki. Animaliei galdetuko ahalko bagenu behintzat.

Begiradaren bertigoa (Vertigo of a look)

Kronberg (Suitza)

Bertigoa sortzen du behera begiratzeak, zorabioa. Kable hori nora doa? Nolatan desagertzen da? Lanbroak eta elurrak misterioa areagotzen dute. Gure beheranzko ibilbidea basoko arbola artean amaitu behar duela ematen du.

Kablea haria bihurtzen denean (Cable becomes string)

Kronberg (Suitza)

Errespetua sortzen du eta tripa barrenak mugiarazten ditu maldan behera begiratzeak. Klabeari segi eta urrunean pixkanaka nola galtzen den ikusteari ezin diot utzi. Ganduak jaten du kable mehea, hari fina bihurtzera heltzen denean. Hor behean egongo gara laster, berriz.

Elur jasa (Snowing)

Kronberg (Suitza)

Elur jasak ez du oraindik ateri. Beteko du ekaitzak lekua elur freskoarekin. Jolaslekua hutsik dago. Ez da arraroa. Ez bait dago elurrari, hotzari eta haizeari eutsiko dionik.

Neguko ekaitza (Winter storm)

Kronberg (Suitza)

Mendi gailur batean negu erdian ez dago beste ezerren esperantza. Haizeak gogor jotzen du elur ekaitza baten erdian. Naturak bere legea ezartzen du. Ez dago aurre egingo dionik. Bere nagusitasuna eta indarra argi ageri da.

Elurrezko pareta (Snow wall)

St. Gallen (Suitza)

Elurrak landare-hesia pareta bat bihurtu du. Itxura erabat aldaerazi dio errauts zuriak. Arratsarekin hotza dator eta elurra beste egun batez irauten lagunduko du. Elur argia gauaren iluntasunarekin nahasten joango da pixkanaka gure bistatik erabat desagertu arte.