Engelberg (Suitza)
Gaua heltzear dago. Hasi dira objektuen formak ikustezin bihurtzen. Eguzkiak ospa egiten duenean, elur berriena eta puruena ere belzten da. Gauak irauten duen bitartean, iluntasun sakona da nagusi.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Gaua heltzear dago. Hasi dira objektuen formak ikustezin bihurtzen. Eguzkiak ospa egiten duenean, elur berriena eta puruena ere belzten da. Gauak irauten duen bitartean, iluntasun sakona da nagusi.
Engelberg (Suitza)
Aldapan eraikia da auzune hau. Mendi magalak ikusi ditu etxe errenkada ugari eraikitzen. Lehen mendi altuko basoa zen eta pizti librez beteta egongo zena. Gaur egun, porlanezko eraikuntza sendoez eta gizakiz bete da.
Engelberg (Suitza)
Sarrera honek, barrurako pasabide honek, ondo jan eta hobeto lo egiteko aukera bat eskaintzen du. Kanpoan geratuko dira hotza eta iluntasuna. Ez dira sartzera gonbidatuak elurra eta izotza.
Engelberg (Suitza)
Ez dago giro kalean. Barrurako dago hobeto. Bertan epel eta goxo edari bero eta jaki zaporetsua har daitezke. Eguneko pasadizoak gogoratu daitezke edo biharkoak prestatu. Argi artifizialapean epel eta ederki egoteak lasaitasuana eta gogoetarako gogoa dakar.
Engelberg (Suitza)
Ari da eguna erretiratzen. Gauak hartuko du bere lekua. Tartean ingurua bistaz galtzen ari gara. Iluntasuna gailentzen ari da pixkanaka. Bihar goizerarte mendietan eta basoetan hotzak eta izotzak oraindik nagusitasun handiagoa izango da.
Engelberg (Suitza)
Gau giroa. Gabon giroa. Negua hasi da eta gau luzeei aurre egiteko argiz betetzen dira kaleak. Hemen dira Gabonak. Negu hasierako festa erraldoiak gure gogoa berpiztu du. Hurrengo udaberrirarteko tartea eramangarriagoa egiten digu.
Engelberg (Suitza)
Gautzen ari du eta argi ezak inguruak urrundu ditu guregandik. Argazki makinak itxaroteko eskatu dit irudia sortzen zuen bitartean. Ni, berriz, patzientzi gutxikoa izanik, behar baino lehenago mugitu dut kamera. Argazkiak harrapatu duen mundu puska lauso agertzen da, baina aldiberean polita. Egunerokotasunean nahigabe ezkutatuta bizi den arratsaldearen poesia sentitu dut argazkia ikustean.
Engelberg (Suitza)
Gailur erraldoiek ezin dute elurra gainetik kendu. Garaiko giro hotzak ez du estalki zuria urtzen uzten. Izotzean bihurtzen du. Inguruan nahiago izango dute etxean gelditu eta edari bero bat hartu, kaleko giro garratzari aurre egitea baino.
St. Gallen (Suitza)
Elurra franko eroria da aurreko egunetan eta nonahi ikus daiteke. Basoak eta argi zutoinak soilik gelditu dira ikusgai. Alfonbra zuriaren azpian belar landareak egongo dira lotan. Zain eguraldia noiz epelduko duen, berriro indartsu hazteko, berriro lore ederrak oparitzeko.
St. Gallen (Suitza)
Iladan jarrita daude zutoinak. Segidan, bata bestearen atzetik eta denak elkartzeko metalezko kable fina dago. Barrutik, baina, substantzia berezia daroa. Energia purua den substantzia bat.
St. Gallen (Suitza)
Elurra barra-barra pilatu da azkenengo egunetan. Orain zelaiek itxuraz erabat aldatu dute. Lehengo alfonbra berde jarraitua, oraindik uniformeagoa den estaldura zuria dauka.
St. Gallen (Suitza)
Enbor sendoa eta adintsua da hau. Udaberri ugari ezagutu ditu, nahiz eta orain adar gehienak galduta ikusten dugun. Datorren urteko hostoak haziko dituzten adarrak finak eta malguak dira.
St. Gallen (Suitza)
Negu giroa egonda ere, igande goiza aproposa da ibiltzera edo korrika egitera irtetzeko. Naturan egoteak birikiak zabaltzen ditu eta burua arintzen du.
St. Gallen (Suitza)
Ur biltegiko etxola itxura erromantikoa dauka oso. Urez inguratua eta baso baten ondoan egonda, garai bateko aintziradun parke baten itxura du lekuak. Udako arratsalde eguzkitsu batetan, bertan eseri eta arratsa ikusteko leku ederra da.
St. Gallen (Suitza)
Ur gordailua desagertu da izotz geruza fin baten azpian. Soilik erdian eraikitatko eraikuntza txikia ikusten da, azpietan dagoen ur masaren indikatzaile bezala. Aintzira da, ur iturri baino, negu garaiko tarte hezeetan bereziki. Inguruko naturarekin bat egin du, landare eta animali santuario txikia sortzeko.
St. Gallen (Suitza)
Errepidean behera joateko kontuz ibili behar da. Izotzak eta elurrak ez dute samurra egiten bidea. Lekuari, baina, lasaitasuna dario. Baserriko bideak zelaien eta basoen, edo zuhaitz landaketen, artean igarotzen da. Txoko lasaiak dira, bizitza geldo iragaten denekoak.
St. Gallen (Suitza)
Negu hasierako goiz arrunta da. Eguraldiak itxura petrala dauka eta hotza nabari da. Behintzat elurrak iraungo du denbora batez. Zuhaitzek eutsi beharko diote pixkat oraindik, udaberria, urtaro oparoa, hasi arte.
St. Gallen (Suitza)
Eguna goibel samar egonda ere, aprobetxa daiteke elurrean ibiltzeko. Gainazal urratuak erakusten du ibiltokia dela pertsona eta animalientzat. Zaindu erorketak! Hobe makilak ondo probestea izotz gainean laplast ez egiteko.
St. Gallen (Suitza)
Muinoaren gaina erabat bete du etxalde eta monastegia ere den eraikuntzak multzo honek. Lurzoruko zuria eta zeruaren urdin zuritua artean gelditu da harrapatuta. Garaiko giroa da, itxura hori izatera eraman duena.
St. Gallen (Suitza)
Elur giroak dena menderatzen du, bai lurzorua, zein zerua. Behean elurrak inguruak estaltzen ditu. Apenas nabari dira zuhaitz batzuen formak eta eraikuntzen teilatuak. Zeruan, berriz, elur hodeiek kolore zuria ezartzen dute.