St. Gallen (Suitza)
Burumakur doaz emakume gazte hauek? Ziurrenik hotzak ematen die animo apalaren itxura. Ez dago giro egun honetan. Hobe da bizi ibiltzea, muskuluen berotasunak kanpoko hotza mendera dezan.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Burumakur doaz emakume gazte hauek? Ziurrenik hotzak ematen die animo apalaren itxura. Ez dago giro egun honetan. Hobe da bizi ibiltzea, muskuluen berotasunak kanpoko hotza mendera dezan.
St. Gallen (Suitza)
Baserria, herria ere bada eta ez da basatia. Etxaldeen ondotik igarotzen dira bideak. Abereek, ibilgailuek edota pertsonek erabiliko dituzten pasabideak.
St. Gallen (Suitza)
Zelaiak maldan gora igotzen dira mendixkaren tontorreraino. Behiek eta ardiek zortea dute. Leku franko utzi zaie janari egokia aurkitzeko eta lasai ederrean ibiltzeko. Gelditzen diren zuhaitz bakanek, baso erabat txikituek, bestelako bizidunei egiten diete arreta, bada, abereak ez diren basapiztiei.
St. Gallen (Suitza)
Elurrak bazter guztietara heldu da. Dana zuritu du, zuhaitzen adar puntak ere. Zurezko heziren bat baino ez da gelditzen jatorrizko itxurarekin. Neguko irudi berezkoa du leku honek. Udako itxuratik urrun. Belarra desagertu da. Kolore berdea ez da nagusi sasoi honetan.
St. Gallen (Suitza)
Jende pila elkartu da lerei hautsa kentzeko. Elur erori berria ederra da ipurdi gainean aldapan behera irristatzeko. Txikiek maite dute gehien, hezurrak eta artikulazioak malguak eta bigunak bait dituzte oraindik. Nagusiagoek nahiago beheko muturrean itxarotea, abiadura bizian nola etortzen dira ikusten.
St. Gallen (Suitza)
Elurra nonahi ikusten da mendialdean. Beherago, lakuaren ondoan negua goxoagoa da eta elurrak eta hotzak ez dute hainbeste erasaten. Ederra da mendialdetik, ertz batetik, beheragoko mundua ikustea. Hurbil eta aldi berean urrun dagoela nabaritzen da.
St. Gallen (Suitza)
Eraztun bat eta beste bat. Etengabe sortzen dira eraztunak, zuhaitzak edo arbolak urte berri ezagutzera heltzen den bakoitzean. Segida hori amaitu da zuhaitz hauentzat. Beste motako bizitza edo zerbitzua izatea tokatuko zaie orain. Beharbada, luze iraungo duen bigarren aukera bat izango dute, nahiz eta bizitzaren muina galdu duten bidean.
St. Gallen (Suitza)
Estalki zuri, leun eta hotzak berdintzen du paisaia. Itxura homogeneoa ematen die azpiko zelaiei edo zuhaitzei, baita botatako enbor mardulei ere.
St. Gallen (Suitza)
Egurra edo zura izango al da? Bakoitzak bere erabilera dauka. Sua egin eta elikatu batak, etxeak edo bestelakoetarako eraikigai besteak. Momentuz elur azpian lo egitea tokatu zaie enbor ebaki hauei.
St. Gallen (Suitza)
Elurreko oinatzek zuhaitzetaraino doaz, begirada ere bertara zuzenduaraziz. Negu giroak badu magikotik zeozer. Naturaren misterioak areagotu egiten dira, handitu, eta xarma berezi eta dotorea hartzen du.
St. Gallen (Suitza)
Zein ederra izan daitekeen negua. Betetzen dira kaleak elurrez. Estaltzen dira zelaiak alfonbra zuriarekin. Apaintzen dira zuhaitzen adarrak estaldura zuriarekin.
St. Gallen (Suitza)
Elur geruzaren gaina leuna da lehenengo inpresioan. Tontor txikiak ikusten dira hala ere. Zimurdurak ere dauzka. Zartadura handienak aztarnek egiten dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitz honek urteak izan behar ditu. Enbor labur baina sendoak tinko mantentzen ditu adar luze eta lirainak. Hostorik ez ditu garai honetan, baina elurrak ederki apaintzen du.
St. Gallen (Suitza)
Garaje sarrera bikiek ateko sarrera ere konpartitzen dute, kolore urdin ederrean margotutakoak. Beraien gainean balkoi estu batek, zoragarriki ikuskatzen du ibilgailuen sartu-irtenak. Estilo soila baina itxura ezin hobea duen arkitektura puska.
St. Gallen (Suitza)
Espaloiaren ertzak ubide lana ere egiten du, orain bezala, kaleak elurrez edo euriz blai gelditzen direnean. Harrizko blokeak, galipota, ur hotza eta izotz erdi urtua nahasten dira, gertutik ikusita kollage bat osatzeko moduan.
St. Gallen (Suitza)
Elurra zuria da. Zerua baita ere. Beste dena beltza da bien argitasunaren aurrean. Adar lodiek egitura sortu eta adaxkek han eta hemen sortzen dira zuhaitzaren gorputza betez. Hostoak falta dira izakia osorik izateko. Horiek eguraldia hobetzen den heinean helduko dira. Urtaro berria ekarriko dute beraiekin batera.
St. Gallen (Suitza)
Kotxearen gurpil aztarnek irudi korapilatsua utzi dute garaje biren aurrean. Ibilgailu batek edo batzuek dantza bat osatu dute, motorearen run-run zarataren erritmoaren dantza.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitz honek ez du hostorik galdu neguaren hotzenean. Horrela, udaberri arte izango du babes xume hau. Txorinoek eskertuko dute gehien.
St. Gallen (Suitza)
Elur malutek nahiago izan dute itsastea eta eskegita gelditzea, lurra besarkatzea baino. Irudi bitxia zinez.
St. Gallen (Suitza)
Elurra eta hotzari porlana, adreilua eta beirarekin egiten zaio aurre. Kanpoan hotz eta barruan epel. Hau izan da helburua milaka urteetan. Baina, aldi berean natura ere arrotz gelditzen zaigu. Ahazten dugu nondik gatorren eta zer izanak gara. Noizbai bueltatuko al gara hura izatera?