Beirate galantadun etxea (House with giant windows)

St. Gallen (Suitza)

Beirate galanta daukaten etxeok ikuspegi desiragarria dute oso. Kanpotik begiratzea ere gozamena da. Lerdentasuna dario lekuak bere diseinu garbiarekin.

Baso zuria eta zeru urdina (White forest and blue sky)

Lehmen (Suitza)

Basoko zorua zurituta dago gaueko izotz zuriagatik. Ez du azkenaldian elurrik bota eta zeruko urdin koloreak ez du elur jasa berririk iragartzen.

Arbolak neguan (Trees in Winter)

Lehmen (Suitza)

Pinu eta izeiek zaintzen dute basoa udazken eta neguan. Beste arbolak, berriz, erdi-lotan egoten dira egunak laburrak eta hotzak diren bitartean. Elurrari ere ez diete beldurrik.

Udazkeneko kolore arreak (Earthy colours of Autumn)

Lehmen (Suitza)

Kolore arreak nagusi dira udazkenean. Belarraren berdea baino ez da gelditzen udaberriko kolore festatik. Sastraka gehienak adar hutsak dituzte eta pinudien berde sakonak ez du kolore sorta apenas alaitzen.

Ira zaharra (Old fern)

Lehmen (Suitza)

Ira zaharra, aitzinatiko basoko biztanlea, bere urteroko bizi zikloaren momentu baxuenean dago. Lehortzen utzi du bere burua, garai hobeak etorriko direnaren zain.

Zutoina eta muga (Border and stick)

Lehmen (Suitza)

Egurrezko zutoin karratuak eta hari elektriko finak muga bat sortzen du. Nahikoa da abere bat zelai barnean mantentzeko edo kuxkuxero bat sartzea ekiditeko. Baina landareak edo harrapaladan datorren haizea ez dute muga hori ulertzen. Alde batetik bestera ibiltzen dira lotsarik gabe.

Zutoin elektrikoa (Electric post)

Lehmen (Suitza)

Zutoin honek kable sorta fina dauka lotuta. Abereak zelaian gordetzeko lana berak egin behar du berak bermatzen ditu. Gailu elektriko honek artzaina edo abeltzainaren lana errazten du. Bide batez, gure inguruen itxura modernizatu egiten du. Garai berrien seinalea da.

Hesia elurrez inguratua (Fence surrounded by snow)

Lehmen (Suitza)

Zurezko hesi bat banatzen du larrea nahiz eta negu atariko egun hotzetan ez den abererik ikusten. Belarra eta zuhaitzak baino ez ditu inguruan egurrezko egiturak. Elurra ere noski. Elur garaian gaude eta argi ikusten da hemen.

Baserri bideko bazterra (Side of a rural way)

Lehmen (Suitza)

Baserri bideetan aurkitzen dira hesiak larreak eta larreetakoak babesteko. Mendia guztiona da baina ez bere larreak.

Haitz zorrotzak (Sharp rocks)

Lehmen (Suitza)

Elurrak luze irauten du gailurretan. Haitzak zorrotzak dira, hotzak eta izotz gogorrak erasaten bait diete.

Arratsalde goiztiarraren usaina (Taste of early evening)

Lehmen (Suitza)

Hodei zabalek zeruaren urdina ezkutatzen dute ia osorik. Eguzki azken errainuak oraindik mendi magal batzuk epeltzen dituzte baina itzalak dagoeneko nagusi dira. Arratsaldea hasi berria dela sentitzen da, baina gau goiztiarraren heltzeak barrurako gogoa ematen du.

Itzala aldeko etxaldea (Country house in the shadow)

Lehmen (Suitza)

Etxaldea baserrian erdi galdua dago. Urte garai honetan inoiz baino bakandua dagoela ematen du. Eguzkiak ere ez dio bisitarik egiten.

Elurraren muga (Limit of snow)

Lehmen (Suitza)

Elurra heldu urte honetarako. Hotzarekin batera heldua da eta neguari atea zabaldu dio. Momentuz basoaren mugeetaraino hedatzen baino ez da ikusten. Laster, baina, basoko arbolen adarrek eta hostoek hartuko dute neguaren kolorea.

Basoa eta belardi izoztua (Forest and frozen field)

Lehmen (Suitza)

Baso sakona. Arbola zaharrez betea. Alde batetik pinuak, bestetik hosto erorkorreko beste zuhaitz mota batzuk. Basoak belardia inguratzen du. Elurra eta izotzaz estalita dago.

Giro hotza (Coldness)

Lehmen (Suitza)

Elurra ari da gutxinaka inguruan estaltzen. Giro hotzaren eta azken egunetako elur jasen aztarna da. Laster negu betean murgilduko gara. Nabari da.

Argi ilunen jokoa (Light show)

Lehmen (Suitza)

Arratsalde berantiarrean eguzkiak kolore gorrixkak zabaltzen ditu. Arbolen berde ilunera gehitzen da eta elurraren zuri argiarekin bat egiten du. Argi eta itzalen joko iraungikor eta bizia sortzen da mendi magalean.

Mendi punta garbia (Clean summit)

Lehmen (Suitza)

Mendi punta hark bestelako itxura dauka. Eguzkiak berotu izana da diferentzia. Udazken bukaerako errainu ahulek ere erasaten diote elurrari.

Negua ate joka (Winter is about to come)

Lehmen (Suitza)

Negu beteko giro batean murgilduta gaude, udazkenaren amaiera baino ez bada ere. Haize hotzak belarriak izozten ditu eta sudurrean min ematen du. Paseo labur baten ondoren eskuak hotz gelditzen dira, oinak ere eta desiratzen gaude barneko giro epelera heltzeko.

Bide izoztu bat (Frozen road)

Lehmen (Suitza)

Baserriko bide bat izoztuta eta elur artean murgilduta. Itzalean negua lehenago heltzen da argitara baino.

Elurraren itzala (Shadow of snow)

St. Gallen (Suitza)

Neguaren egun laburrak joanak dira. Eguzkia dagoeneko itzal sakonak sortzen hasia da. Oraindik elur printzak gelditzen dira han eta hemen, baina laster hori ere joango da. Urtaro epelei utziko dio lekua.