Speicher (Suitza)
Emakumeak erabiltzen du lekuetara joateko modu garbia eta osasungarria. Behar denean oinez joaten da. Eguraldia hoberena ez bada ere, ez dio muxin egiten bere aukerazko ibilgailuari.
Eguneko argazki bat
Bregenz (Austria)
Lakutik buelta koskorra ematetik datoz emakumeak edo neskak. Bateltxoan denbora pasan igaro du eguna pare honek. Goizeko giro atsegina aprobetxatzeko modu ezin hobea da. Pedalei eragin eta eragin kirola ere egin izan dute.
Bregenz (Austria)
Lasaitasun momentu baten bila joan da uraren bila. Hark emango dizkio behar dituen bakardadea eta arimarentzat ferekak.
Vicenza (Italia)
Arratsalde pasa ematen du emakume honek. Etxe inguruan dabilen jendea behatzen egongo al da? Hola bada, ez da erraz aspertuko Vicenzako plaza honetan. Eguneko sargoriaz ihes egitea ere badu, kanpoan freskatzen duenean barrura irauten bait du sargoriak.