Arbola izandakoa (Once a tree)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola baten enborra egur edo zur bihur daiteke gure beharretara moldatzeko. Baina naturak ere badaki berau erabiltzen. Goroldioak hazteko erabiltzen du. Mikroorganismo eta intsektu egurjaleek jangai daukate. Baten batentzat abesleku ere izan daiteke.

Naturak zizelkaturikoa (Carved by nature)

Cardano al Campo (Italia)

Naturak zizelkaturiko eskultura bihurtu da, garai batean basoko erraldoia zena. Hosto lehorrez inguratuta dago eta hauen modura, lurzorua ongarritzen bukatuko du bere bizitza.

Arbola hilaren enborra (Trunk of a dead tree)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola hil baten enbor zaharra pixkanaka higatuz doa, lur bihurtzen. Berari jaten emandakoari ematen dio orain jaten.

Enbor luze eta sendoak (Long and strong trunks)

St. Gallen (Suitza)

Enbor luzeak eta sendoak hazten dira bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean.

Untxitxoaren ezkutalekua (The hiding place of a small rabbit)

Gossau (Suitza)

Untxitxoak txoko eta bazterrak nahiago ditu, bertan begiradetatik ihes egiten bait du. Inork ez du bere lasaitasuna apurtuko.

Enbor hutsa (Empty trunk)

Flims (Suitza)

Enborraren barrua hustu da materiaz eta arimaz. Ez da gehiago haziko. Ez du gehiago argia iragaziko. Ez du gehiago basoa hosto berdeekin apainduko.

Enbor hila eta hustua (Dead and emptied trunk)

Flims (Suitza)

Enbor oinarria garai batean bertan hazitako arbola baten azken aztarna da.

Enborran utzitako arrastoak (Marks left in the trunk)

Oro (Euskal Herria)

Intsektu enborjaleek utzitako arrastoek erabat eraldatu dute eroritako enbor ustela.

Enbor usteldua (Rotten trunk)

Oro (Euskal Herria)

Badira izaki txiki-txikiak gure mundua erabat eraldatzen dutenak. Bere lana eta bere beharra zein da? Hazten den guztia atzera bueltan txikitzea, berriz ere hazi ahal dadin. Beraiengatik ari da enbor hau puxketan apurtzen. Ondoren lurrean metatu eta hura ongarrituko dute, izaki berriak elikatzen jarraitu dezan indartsuagoa bihurtu.

Enbor erori bat (A fallen trunk)

Oro (Euskal Herria)

Eroritako enbor honenak egin du. Bigarren aldiz akabatzen ari dira zomorro egurjaleak, usteltzen. Pixkanaka, birziklatzen eta lur ongarri bihurtzen doaz.

Jaio, hazi eta hil (Birth, growth and death)

Seealpsee (Suitza)

Basoan zuhaitz guztiak ez dira altuak eta sendoak. Zenbait zorte txarrekoak dira eta gaixotu, hil edo ebakiak izaten dira.

Landare niminoa (Small plant)

Pfänder (Austria)

Landare nimino bat hasi da enbor zahar baten gainean errotzen. Goroldioaren bidea jarraitu du eta pixkanaka enborra jan eta kontsumituko dute. Baina hori beste pauso bat izango da baso baten bizitzan. Landare txikiek arbola berriei lekua egin beharko bait diete.

Arbola izandakoak (Former trees)

Pfänder (Austria)

Basoan ez daude soilik arbola gazte edo zaharrak. Garai batean izandakoak eta orain enbor batek baino ez dituenak gogoarazten ere badira.

Pinu berezia (Special pine)

Cardano al Campo (Italia)

Pinu honek zeozer berezia du. Adar laburrek enborra ezkutatzen dute. Haren azal apurtua ia erabat estaltzen du.

Enbor eroriaren egurra (Wood of a fallen trunk)

Cardano al Campo (Italia)

Enbor eroriak ez du dagoeneko bizitzarekin lotura. Bere egurra, bere gorputza, pixkanaka degradatuz doa, berriro lur bihurtu arte.

Arbola eraitsiaren detail (Detail of a taken down tree)

Cardano al Campo (Italia)

Eragindako zauriak eta jasandako erasoak nabarmen ikusten dira. Erraldoiek ere ezin diete arrisku guztiei izkin egin. Zenbaitek eraitsi dezakete, motozerradun gizakia, adibidez.

Enbor ebakia (Cut trunk)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola honenak motozerra batek egin zuen. Hori erakusten du ebakidura zehatz eta leunak. Onddoak eta goroldioa hazi zaizkio dagoeneko. Enborraren azala lehor dago eta barruko egurra belztuta eta urratuta dago. Bere gainbehera hasia da. Mikroorganismoek bere lana egingo dute, lurzorutik hazitako basoko erraldoia lurzorura itzul dadin.

Bidea moztua dago (Cut path)

Cardano al Campo (Italia)

Bidean aurrera egin ahalko da? Enborrak bidea eteten du, baina beharbada behetik igarotzerik izango da. Gero paseoan jarrai daiteke baso ederrean zehar.

Lurrera eroritako bat (Fallen to the floor)

Cardano al Campo (Italia)

Lurra jo duen pinu batek bidea ixten du. Baso zaharrek arbola zaharrak izan behar dituzte. Ekaitzei eusten nekatu egiten dira. Intsektuek, txoriek eta bestelako animaliek beraien aztarna uzten dute hauengan.

Enbor etzana (Lying trunk)

Bad Soden (Alemania)

Enbor erori honek arbola hil baten eskeletoa da. Pixkanaka inguruko lurrarekin bat egingo du, bakterio eta onddoak medio. Bitartean, zelaiean jan eta bizi egiten duten orein tankerako animaliak beraien egunerokoarekin jarraitzen dute. Ez da normaletik at egurra lurrean aurkitzea.