Bad Soden (Alemania)
Enbor zahar hau jada ez dago bizirik baina bizitza gordetzen du. Zuloetan ugaztun txikiak eta intsektuak bizi dira. Onddoek jaki modura erabiltzen dute. Txori ugarik atseden hartzeko erabiltzen dute ere.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Inurriek enbor lehor hau kabirako gusto handiz hartu dute. Inurritegirako hartu eta bere egin dute. Bere barnean inurri erraldoi bat, erregina dena, arraultzak jarri eta jarri ariko da. Bitartean, inurri langileek jaki finenak ekarriko dizkiote. Beste inurriak ez dira alper ari. Kabia etengabe konpontzen eta handitzen ari dira batzuk. Urrunera abiatzen dira besteak, jaki freskoen bila. Inurriok bizimodu lanpetua daukate eta ez dute geldirik egoteko astirik.
St. Gallen (Suitza)
Eraztun bat eta beste bat. Etengabe sortzen dira eraztunak, zuhaitzak edo arbolak urte berri ezagutzera heltzen den bakoitzean. Segida hori amaitu da zuhaitz hauentzat. Beste motako bizitza edo zerbitzua izatea tokatuko zaie orain. Beharbada, luze iraungo duen bigarren aukera bat izango dute, nahiz eta bizitzaren muina galdu duten bidean.
St. Gallen (Suitza)
Eroritako edo eraitsitako arbola baten enbor ikusgarria agertu da bapatean. Handia izan beharko luke bertan hazitako zuhaitza. Piramide itxurako zuztar sendoa gelditu da oroigarri modura. Baso barrenean erdi galdua. Inguruan hazten zaizkionak kide zaharra gogoan izango dute denbora luzez.
Gossau (Suitza)
Familia bat ote al da? Aita eta ama, lehengusu gaztea eta osaba zaharra, denak batera egur enborraren gainean atsedenean egongo al dira? Ez dakigu horrela den, noski. Garbi dakigun gauza bakarra, neguko goiz epel honen eguzkiaz gozatzen ari direla.
Gossau (Suitza)
Txinpanze pare honek denbora pasan ematen dute. Leku honen txikitasunean, pribatutasun momentu bat izaten saiatzen ariko balira bezala. Beraien esertzeko posizioak, begiratzeko moduak animalietan arrotza zaigun hurbiltasuna dakarkit gogora. Animali honek gure ahaide hurbilena badela zirrara bat sortzen du barrenean.
Wildhaus (Suitza)
Arbola suak akabatuko zuen? Belztuta dagoela ematen du. Kiskali ondoren inguruko landareek bizitza bueltan ekartzen lana izango zuten, baina bizidun berriek ez diote izkin egin biztanle zaharrari. Oparoa da inguruan hazi den landaretza. Lore txiki horiak edo moreak, belar berdea, asunak metatu dira enbor zaharraren inguruan.