Pfäfers (Suitza)
Ura bizi jeisten da arroilan behera. Lehen haitzuloan barrena igaro behar da. Haitzaren bihotzan zehar kantari eta saltoka dabil.
Eguneko argazki bat
Pfäfers (Suitza)
Ura bizi jeisten da arroilan behera. Lehen haitzuloan barrena igaro behar da. Haitzaren bihotzan zehar kantari eta saltoka dabil.
Pfäfers (Suitza)
Arroila estuan erreka bizi doa. Harrien artean saltoka jeisten da, bidean aparra utziz.
Simplon (Suitza)
Ur emaria ez da berehalakoan etengo. Ura etorri eta etorri egiten da eta, modu berean, etengabe jarritzen dio bere bideari, bere ubideari.
Simplon (Suitza)
Harri koskorren gainetik igarotzean, ur geruza finak saltoka dihardu, korrika batean. Erreka, ura eta aparra batera doaz. Bata dagoen lekuetan, besteak ere aurkitzen dira.
Simplon (Suitza)
Ur emari xumea eta finak zeharkatzen du mendi bailara baten magala. Aldapan behera egiten du bere bidea, aldiberean inguruko belardiei bizigarri bat ematen. Bere bideko hondoan lurra beharrean, harriak ditu zoru eta horrek ur-laster segida sortzen du. Urak ez du bide leuna.
Müstair (Suitza)
Ura azkar mugitzen da harrien artean. Uda erdiko argia eta landareen itzalen artean mugitzen da. Bere soinu eztiak belarriak goxatzen ditu.
Müstair (Suitza)
Adar erori batek bukatu du bere bidea ibaiertz honetan. Behintzat, momentuz hortxe geratu da. Hurrengo ur oldarraldi batek ubidean behera bidali dezake.
Müstair (Suitza)
Zubiaren ilunpetik igarotzen da orain ura. Hemen ere lekuak iluntasunarekin laztantzen du.
Müstair (Suitza)
Ilunetik heltzen da ura. Landareek ezkutatzen dute likidoa erreka ondoko tunela sortuz.
Müstair (Suitza)
Ikusi urazpian dauden harri txintxarrak. Ikusi urak inguratutako harriak. Ikusi nola urak bere bidea bilatzen duen beraien artean.
Müstair (Suitza)
Urak bere lasterketaldian harriekin jolasten da, burbuilak egiten ditu, zurrunbiloetan jostatzen da. Likido sinplea da ura, baina saldo handienaren bestelako aberatsa da bere jokamoldea.
Müstair (Suitza)
Erreka txiki hau harri pusken artean aurkitzen du bere bidea. Likidoaren indarrak egindako bideari eta eragindako higadurari esker isolatu ditu harri borobilduak.
Müstair (Suitza)
Betiereko korapiloak sortzen ditu urak bere jauziekin eta zipriztinekin. Bidea zailtzen dioten harriak inguratu eta ezkutatzen ditu. Ubide ertzeko harrokak eta lurra higatzen du etengabe. Garraiolaria bait dira ere ur emariak.
Müstair (Suitza)
Harriaren inguruan urak zurrunbiloa sortzen du bere abiadura ezin geldituagatik. Uraren urdin iluna apar zuri bihurtzen da. Saltoka eta zipriztinka jartzen da likido miragarria.
Müstair (Suitza)
Harriak eta ura elkarrekin talka egiten duten lekuan sortzen dira zurrunbiloa eta olatua. Urak etengabe jotzen du harria, pixkanaka higatuz eta forma emanez. Ertzak leundu egiten ditu eta hondoa goxatu.
Wasserauen (Suitza)
Erreka xumeak haranak biltzen duen ura jaso eta aldapan behera garraiatzen du. Harriz jositako ur bidea inguruko belardien artetik jeisten da. Likido preziatuak emeki egiten du bere bidea uhin txikien artean.
Wasserauen (Suitza)
Harri koxkorrek alfonbra osatu dute ibai ohean. Ura saltoka ibiltzen da beraien gainetik, atzean arrasto iraungaitza utziz uhin leunen itxuran.
Wasserauen (Suitza)
Harri handiek eta harri koxkorrek osatzen dute errekaren ohea. Pixkanaka harriak bultzatzen ditu mendian behera. Beraien artean bilatzen du bere bidea ere. Urak paisaia transformatzeko indarra dauka.
Wasserauen (Suitza)
Harriak urak ekarriak heldu dira honera. Harriek uraren bidea baldintzatzen dute. Harria eta ura. Ura eta harria. Errekan biek bat egiten dute.
Wasserauen (Suitza)
Detailean begiratu eta begiratu egin daiteke urari. Inoiz ez da amaituko detaile berrien aurkikuntza. Inoiz ez dio utziko mirari txikiak agertzeari.