Oropa (Italia)
Gogoko lekuan aldapa gogorrik ez dago. Paseoan gustora nabil. Aire freskoak birikiak betetzen ditu eta burua azkartzen du. Paisaia politak gogoa asebetetzen du.
Eguneko argazki bat
Oropa (Italia)
Gogoko lekuan aldapa gogorrik ez dago. Paseoan gustora nabil. Aire freskoak birikiak betetzen ditu eta burua azkartzen du. Paisaia politak gogoa asebetetzen du.
St. Gallen (Suitza)
Arrats zaharra eta gau hasi berriaren koloreak nahasten dira kaleko argiekin. Horrelakoa da arratsaldearen amaiera hirian.
Montreux (Suitza)
Itzalen artean erdi ezkutatuak gelditu dira herri honen kaleak. Eguerdiko eguzki gogorrak, soslai gogorreko itzalak ere sortzen ditu. Paretak berriz ilun eta argiz margotuak gelditu dira.
Montreux (Suitza)
Errepidea pixkanaka jeisten doa mahastien artean. Alboetako paretek soroak ezkutatzen dituzte. Soilik helmuga den herrixka ikus daiteke urrunean. Oraindik urrutiago lakuaren ur lasaiak eta mendikate erraldoia ageri dira.
Montreux (Suitza)
Errepide hestu honek mahasti itsasoa nabigatzen du. Bataren azpitik eta bestearen gainetik igarotzen da. Guztiak lotzen ditu beraien artean eta beheko herriarekin. Mahastizainarentzako arteria da. Mahats landareen gorputz honen barnean mugitzeko egina eta horretarako ezinbestekoa
Engelberg (Suitza)
Kotxeak atzera eta aurrera jarraitzen dute gauak iluntasuna nonahi ezarri eta gero. Elurrak eta izotzak ere ez ditu geldiaraziko. Negu parteko ohiko bizilagunak dira eta horrela aitortutak daude. Zergatik haren kontra borrokatu norberaren bizitzarako beharrezkoak direnean?
St. Gallen (Suitza)
Errepidean behera joateko kontuz ibili behar da. Izotzak eta elurrak ez dute samurra egiten bidea. Lekuari, baina, lasaitasuna dario. Baserriko bideak zelaien eta basoen, edo zuhaitz landaketen, artean igarotzen da. Txoko lasaiak dira, bizitza geldo iragaten denekoak.
Simplon (Suitza)
Bidea badoa edo badator. Goizeko argi ahulak justu ikusten usten du noran doan. Haratago dagoena, oraindik misteriotsua da. Ilun ageri zaigu. Soilik zeru gaineko hodeiak jasotzen dute nahikoa argi.
Simplon (Suitza)
Eguneko azken argia gorrixka da. Errepidean aurrera jarraitzea zaila bihurtzen da. Bidaiean dabiltzan autoak bihurtu dira argitasun iturri handiena.
Simplon (Suitza)
Bidea aurretik dago beti. Atzera begiratuta beste bide bat ikusten da. Ezagunagoa hura. Oraintxu gutxi ibilitakoa. Aurrekoak, baina, bizipen berriak eta itxaropen handiak gordetzen ditu.
Müstair (Suitza)
Erdiko kalea, kale nagusia, biltzen du lekuko bor-bor guztia. Kotxeak, motorrak, dendak, tabernak. Horiek guztiak gustoen bertan kokatzen dira.
Müstair (Suitza)
Errepide bat konponketetan. Herri zaharra bide berri batek zeharkatutakoa. Beti aurrera doa mundua eta pasatakoak ez du denboraren errota gehiago mugituko.
Appenzell (Suitza)
Etxalde bakanduak, errepide zaharrak, elur printzak eta zeru hodeitsua. Neguko paisai betea baserriko edertasuna eta misterioa jasotzen duena.
Cardano (Italia)
Trafikoa motel ibili behar du herri barnean, egunaren hotzearen barnean. Bide alboetan arbolak biluzik daude, negua heldu denaren seinale.
Cardano Al Campo (Italia)
Bazterreko zuhaitzek itzal luzea sortzen dute errepidean. Negu hasieran eguzkia zeruan baxu dagoelaren seinale da hau.