Isla (Espainia)
Hodeien artean nabarmentzen da ilargiaren aurpegia. Errainuen islada guregana heltzen da behin ur gainazalean isladatu eta gero. Tanten modura isurtzen da argia ur gainera.
Eguneko argazki bat
Isla (Espainia)
Arratsaldeko azken orduan oraindik badago paseo bat emateko astia. Eguraldia petraldua badago, jaka bat jantzi, ondo babestu, eta euritakoa eskuetan hartu, badaezpada. Besterik gabe, erlaxatzera irten da pertsona hau. Eguzkiaren azken errainupean hasi da, baina laster ilargiaren lehen distirak argiztatu du.
Isla (Espainia)
Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.
Isla (Espainia)
Uretik ateratzen da harroka punta beltza bat. Hondartzaren erdian egonda ez die bainulariei mesede handiegirik egiten. Baina itsasoaren lan etengabearen seinale irauten du ur bazterraren ondoan. Gutxinaka higatzen doa olatuen poderioz. Ur gatzadunaren erosioak eta olatu bizien talkak, baina, ez diote aurpegia leuntzen, garraztu baizik.
Isla (Espainia)
Hondartza honetako triptikoa ura, harea eta harroka osatzen dute. Uraren joan-etorriak harea non pilatzen den moldatzen du. Harrokak estatuak bailiran bere tokiari eusten diote baina ezin diote hareari bere inguruan pilatzen galerazi. Ezkutatu arte pilatuko ote da? Bainulariek eskertuko lukete.
Santoña (Espainia)
Hodei bajuak euria askatzen doaz kostaldean zehar mugitzen diren heinean. Hauxe da gure Atlantiar ozeanoak ematen digun erregali handiena. Zoroak eta basoak euritan blaitzen dira egarria asetu arte. Itsasoak bitartean bere joan-etorri ritmikoaz hondartza bustitzen, hezetzen, jarraitzen du.