Gais (Suitza)
Etxe zaharrak errepidearen ondoan. Denbora astiro pasatzen da herri txikiotan. Gure trenaren erritmo geldoa daroa bizitzak.
Eguneko argazki bat
Bregenz (Austria)
Herri zaharreko teilatuen artean eliza zaharra ikusten da. Garai bateko bizigunea ez zen honetatik oso desberdina izango. Ematen du bizitza modernoa soslaiz begiratu duela munduko txoko hau.
Montreux (Suitza)
Etxeak goian utzitako zuloan zehar urruneko zerua ikusten da. Etxearen behekaldeko zuloan pasabidea dago. Eskilarak eta tunela osatzen dute. Nahiko lekurik ez da egongo estu eraikitako herri honetan.
Engelberg (Suitza)
Kalean ilundu du eta behar da etxean gorde. Argi elektrikoak han eta hemen, edonon, ikusten hasi dira. Seinaleak dira norbait dagoela bere bizitzarekin jarraituz. Eguzkiak aldegin izanak ez du gure bizitza erritmoa gelditu. Beharbada, bestela izanda hobe izango zen gure mundu honen sostengarritasunerako.
Engelberg (Suitza)
Aldapan eraikia da auzune hau. Mendi magalak ikusi ditu etxe errenkada ugari eraikitzen. Lehen mendi altuko basoa zen eta pizti librez beteta egongo zena. Gaur egun, porlanezko eraikuntza sendoez eta gizakiz bete da.
St. Gallen (Suitza)
Ur gordailua desagertu da izotz geruza fin baten azpian. Soilik erdian eraikitatko eraikuntza txikia ikusten da, azpietan dagoen ur masaren indikatzaile bezala. Aintzira da, ur iturri baino, negu garaiko tarte hezeetan bereziki. Inguruko naturarekin bat egin du, landare eta animali santuario txikia sortzeko.
St. Gallen (Suitza)
Elurra eta hotzari porlana, adreilua eta beirarekin egiten zaio aurre. Kanpoan hotz eta barruan epel. Hau izan da helburua milaka urteetan. Baina, aldi berean natura ere arrotz gelditzen zaigu. Ahazten dugu nondik gatorren eta zer izanak gara. Noizbai bueltatuko al gara hura izatera?
St. Gallen (Suitza)
Beirate galanta daukaten etxeok ikuspegi desiragarria dute oso. Kanpotik begiratzea ere gozamena da. Lerdentasuna dario lekuak bere diseinu garbiarekin.