Davos (Suitza)
Arratsaldearen azken argi izpiek elurrak zuritutako gailurrak eta mendi magalean gora nekez doazen basoak argitzen ditu. Herrian, bailararen behekaldean, argi artifizialek kaleei gaueko giroa egokitzen die.
Eguneko argazki bat
Grignano (Italia)
Ekaitzak itsasoa harrotzen du. Pilpilean, dantzan hasten da ura. Ezinegona etorri behar den haizea eta euriaren aurrean. Gu, errespetutsu, babesera joan gara.
Grignano (Italia)
Untziak amarratzeko leku hau urteak daramatza erabili gabe. Arrantza untziak ez dira gehiago hemen paratzen eta belaontziak eta yateak ondoko kirol portuan sartzen dira. Amarralekua itsasoari begira dago orain, bakarrik, bere gogorapenak herdoilean galduz.
Grignano (Italia)
Trieste ondoan dagoen Grignanon mendia eta itsasoa artean kokatu dago. Portua da nagusi. Kirol portua, arrantz untzirik ez bait da geratzen.
Laudio (Euskal Herria)
Gau bezpera mendi gain batean berezia da. Ezagutzen dugun mundua lauso, poliki desagertzera jotzen du. Dena berria, arraroa eta misteriotsua da.
Bilbo (Euskal Herria)
Bilboko lanbro artean ikusten zen Artxanda menditik neguko egun eguzkitsu honetan. Lanbro artean eta arratsaldeko itzalek erdi ezkutatuta, itxura misteriotsua zuen hiriak.
Walensee (Suitza, Schweiz)
Kaleko argi batean pean egon nintzen norabidea erabaki bitartean. Arratsaldea hotza baina zoragarria zen eta pixkat gehiago egotea erabaki nuen. Inguruaz gozatzen.
I stayed behind a street light deciding the direction. The evening was cold but wonderful and I decided to stay longer. Enjoying the place.