Hundwil (Suitza)
Jolas parke txikia ere atondu dute. Koloreduna eta dibertigarria ematen du. Txikiek primeran pasatzeko lekua izango dute, animaliak ikusteaz aspertzen direnean.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Jolas parke txikia ere atondu dute. Koloreduna eta dibertigarria ematen du. Txikiek primeran pasatzeko lekua izango dute, animaliak ikusteaz aspertzen direnean.
Hundwil (Suitza)
Behiek ere ipurdia daukate. Gizaxoak egun osoa igarotzen dute ezezagunei bere atzekaldea ikusten uzten. Ez luke batek espero izango hau maiteko dutenik.
Hundwil (Suitza)
Gaztetxoek ere lan egin behar dute. Airoso ibiltzen dira behi iladen artean, noizean behin atsedenaldi hartzen badute ere. Dena ez da lana feria egunean!
Hundwil (Suitza)
Bi laborariok erabat murgilduta daude bere hizketaldian. Tratua ixten ariko dira? Denbora luzea elkar ikusi gabe egon ondoren azkeneko gertakariak azaltzen ariko dira?
Hundwil (Suitza)
Laborariak lanpetuta daude prestaketekin. Behi hau ekarri, hura lotu. Batak animalia ondo dagoen begiratzen du, besteak lagunari bisita egitera etorri da.
Hundwil (Suitza)
Behien itsasoaren artetik pertsona gutxi batzu ikusten dira. Elkarrekin hizketan edo abereak behatzen daude. Festa giro erlaxatuan, lasai daude. Ez dago zertan urduritu beharrik.
Hundwil (Suitza)
Betekada dago behietan. Bakoitza bere lekuan herrenkada luzeetan. Tartean bi oinetako bisitariak ibiltzen dira. Abereen itxura ezinhobea ikustera etorri dira. Astiro ibiltzen dira ilaren artean edo alboan eta ezagunak agurtzera gelditzen dira.
Hundwil (Suitza)
Udazkeneko ferietan abereak erakusteko eta saltzeko garaia da. Behiek errape handienak dituzte. Zezenak egon daitezkeen ikusgarrienak dira.
St. Gallen (Suitza)
Feria eguna eta jendea erruz ateratzen da kalera. Eguna hotz dago baina konpainia ona, janari ugaria eta edari goxoak lagun, ez da beldurrik bueltatxo bat emateko.
St. Gallen (Suitza)
Izkina guztietan aurki daiteke jendea hizketaldi bat botatzen edo mokautxo bat hartzen. Bainugela ondoan ere.
St. Gallen (Suitza)
Feria eguna da St. Gallenen. Urtero gertatzen da eta hiriko kaleak hartzen ditu hamar egunez. Jende mordoa biltzen da animali eta barazkiak ikustera, probatzera eta erostera.
Nancy (Frantzia)
Astelehen goizez jolas parkea hutsik dago. Itxura bestelakoa du jendez hustua.