Goiuri (Euskal Herria)
Alanbrezko ate hesiak apenas nabaritzen dira baina baserria mugatzen dute, zatitu. Behar bati erantzuten diote baina naturak ez du behar hori ulertzen.
Eguneko argazki bat
Oro (Euskal Herria)
Ate gotortua santutegi honetara sartzeko. Zerengandik babesteko? Garai bateko soldaduak ez dira gehiago mehatxua. Lau hanketako inbaditzaile isilak izango al dira arazo?
Pfänder (Austria)
Hostoa lehortzen den neurrian estutzen da, zainak agerian geratzen zaizkio eta kolorea aldatzen zaio. Biziak ihes egin dio. Heriotza programatua izan du. Orain pixkanaka deskonposatu eta bere lagunentzako ongarri bihurtuko da.
Pfänder (Austria)
Urtaro hotzetan eroritako hosto bat korapilatuta gelditu da hesiaren bilbean. Hesira haizeak ekarria etorriko zen. Erori ez erori dago. Beharbada beste haize bolada baten ufadak hartuko du azken erabakia.
Cardano al Campo (Italia)
Eguerdia da eta eguzkia zeruan altu dago. Gure bidera, baina, ez da heltzen. Itzalean dirau negu hasierako egun motzetan. Paseoan ibili bitartean arbolen egitura hustuek inguratzen gaituzte.
Cardano al Campo (Italia)
Basoan zeharreko bidea hesi honen paretik doa puska handi batean. Bere itzalean dagoela esan daiteke, bereziki neguko egunetan, itzalak bereziki luzeak bait dira.
Logroño (Espainia)
Beste denda honek ere ez du denboraren examina gainditu. Familia negozioa izango zen beharbada. Gurasoak zahartzen joango ziren. Seme-alabek lanbide berri eta profitagarriagoak aurkituko zituzten. Bezero berriak ez ziren gehiago agertuko. Azkenean, lan gogorrak ez luke nahikoa mozkin ekarriko.
Gossau (Suitza)
Jakinmina du animali honek. Kaxkagogorkeriaren irudia den animali honek, nolabaiteko sentsibilitatea transmititzen du. Xamurtasuna eragiten du ere, batzuongan behintzat. Luzaro lanerako ezinbestekoa zena, orain galtzeko zorian egotera heldu da. Orain hesi baten bestaldetik begiratzen du, bakarrik eta egonean.