Appenzell (Suitza)
Elurrak zelaiak estali ditu. Elur gehiago ere etortzeko dela ematen du. Hesien ilunak elurraren argiaren gainean joku geometrikoak egiten ditu.
Eguneko argazki bat
Alpsee (Suitza)
Gaueko hotzetik eta mendi aldeko ekaitzetatik babesteko borda behar da hemen. Sutondoa gorputza eta afaria berotzeko, ohea atseden hartzeko eta mahaia otorduetarako eta gazta lantzeko. Asko gehiago ez da behar. Garai batean horrela zen, gaur egun herrixka hurbilena hamabost minututara dago kotxez. Ez dago egun osoa hemen igarotzeko beharrik.